Zuzenean

BIGARREN KAFEA

«Atzera begiratu eta egindakoaz hausnartzeko aukera emango digu Zinemaldiak»

Bide oparoa egin du '20.000 especies de abejas' Esti Urresolaren lehen film luzeak. Sariak, Oscarretan egoteko hautagaitza, kritikaren oniritzia... Bide horretan mugarri berria du filmak; Zinemaldia. «Egindako bideaz jabetu» eta «gertukoenek ere filma ikusteko» aukera emango dio jaialdiak.

Audio_placeholder

«Atzera begiratu eta egindakoaz hausnartzeko aukera emango digu Zinemaldiak»

Loading player...

Egun garrantzitsuak bizi ditu '20.000 especies de abejas' filmaren lantaldeak. Espainiar Estatua Oscar Sarietan ordezkatzeko hautagaitzaren irabazlea asteazkenean ezagutu genuen eta ez zen hautaturiko filma izan; Juan Antonio Bayonaren ‘La sociedad de la nieve’ gailendu zen bide horretan. Baina aukeren artean egote hutsa ere izan zen sari Urresolarentzat.

Baina beste une garrantzitsua ere heldu zaio ekoizpenari. Donostiako Zinemaldian filma proiektatzea. Gertukoenen iritzia jaso eta etxean filma erakusteko aukera izango du Urresolak eta onartzen du orain arte amodio asko jaso duela lantaldeak. «Oro har aho zapore oso gozoa utzi digo filmaren inguruko iritziak. Nire amak beti esan du amodioa emateko gaitasuna amaigabea dela, eta uste dut jasotzeko ere antzeko zerbait badagoela» dio zuzendariak.

Urresolak azpimarratu du pelikularekin gaztaro transek dituzten une gozoei ere lekua egin nahi izan diela narrazioan. «Uste dut nahikoa narrazio ditugula non trans identitateen inguruan azpimarra alderdi ilunetan eta sufrimenduan jartzen den, eta nik Naizen Elkarteko familiekin egindako elkarrizketekin ikusi nuen une oso ederrak ere bazeudela eta azpimarra hor jartzea izan dut helburu. Hala ere, ozpina ere badago eta ez diot horri uko egin» gaineratu du Urresolak. 

Jaurlaritza Logoa