Zuzenean

Oihana Azkue
NAIZ Irratia. Paraleloan eta Zebrabidea saioetako gidaria

Bizitzaren tangoari pausua hartu ezinda

'La vida es un Tango, Gari' eleberriarekin estreinatu da Urko Mantzizidor literaturgintzan. Norberak bere infernurako bidea nola eraiki dezakeen azaltzen du alberdania argitaletxearen eskutik plazaratutako lanean.

Audio_placeholder

Bizitzaren tangoari pausua hartu ezinda

Loading player...
'La vidaes un tango, Gari'liburuaren azala
'La vidaes un tango, Gari'liburuaren azala (Urko Mantzizidor)

Liburu bat eskuetan, azalak bizitza tango bat dela dio... Sarreran Robinson Crusoeren pasarte bat gogora:ikusi dut zeinen inkongruenteak eta irrazionalak diren gizakiak.Ez dira lotsatzen, legitimoki, ergeltzat hartuko lituzketen ekintzak burutzeagatik, baizik eta jakintsutzat hartuko lituzketenagatik atzera egiteagatik baino.

56 kapitulotan banatukotako 406 orrialde segidan eta guztioi ez dakit, baina ia guztioi noizbait burutik pasa zaigun burutazio bat abiapuntuan: Zer egingo zenuke itsasertzean kokaina fardo bat topatuko bazenu?

Hari horri tiraka eraiki du Urko Mantzizidorrek bere lehen eleberria 'La vida es un tango, Gari'. Nobela beltzaren lerroetan, beste hainbat gairi tartea bilatuz: berekoikeria, matxismoa, adikzioak, kartzela edota polizia-ustelkeria besteak beste.

Emaitzarekin gustura, damu bakarra geratu zaio Urko Mantzizidorreri gaztelaniaz idatzi izana, euskaraz idazteko erraztasun bera ez duelako. Erraz idatzitako liburua (gau batez, seme-alaben youtubeko aukerez aspertuta, ordenagailu aurrean jarri eta ohartzerako idatzia zuen lehen kapitulua), erraz irakurtzen da, baina ez da horren erraz desagertzen irakurketak uzten duen arrastoa: entretenimendutik harantzago zer-pentsa ematen duen lana baita.

Jaurlaritza Logoa