Zuzenean
Sustraiak, topaketa, elkarrizketa hori guztia da da Yarin, Jon Maya eta Andrés Marinek taularatzen duten obra, hori guztia eta gehiago ere bai ziurrenik. Horiek guztiez, eta idatzita jaso ezin daitezkeenez gozatzeko parada izango dute igande honetan Biarritzeko Gare du Midi antzokira gerturatu eta Maitadiaiaren baitan dantza erakustaldi honetaz gozatzeko aukera izango dutenek.
Paraleloan ordea, barrutik kanpora ezagutu ahal izan dugu lan hau, jakin ahal izan dugu erdi batek bederen, nola sentitu eta bizi duen: Yarin Jon Mayaren hitzetatik.
Kontantu digu besteak beste, horrenbeste ematen ari zaion lan hau asperduratik sortu zela, edo asperdura izan zuela hazia bederen. Andrés Marín eta biak jardunaldi batzuetan topo egin eta luze jotzen zuten ordu haietan egin zutela lehendabizikoz topo.
Ez zuten bi dantzarik soilik topo egin ordea, baziren bai bi dantzari, baina baita ere bi sustrai, bi kultura, baina baita ere bi gogo eta bi gose: norbere sustraietatik abiatuta beharbada adarrak zabaltzekoa.Sustraietan edo adarretan, topatze hutsetik harantzago joan da flamenkoa eta euskal dantzen arteko hurraketa hau. Eta topaketa, elkarrizketa bilakatu da (lan askoren ostean, asteetako erresidentziak, hausnarketak elkarri begiratzeak).
Izena bera ere ez da ausazkoa, bi dantzarien abizenen jostura da, baina baita beste hizkuntza batzuetan esanahi ederra duen hitza ere: turkieraz esate batera, bihar.Julen Achiaryren zuzeneko musikaz jantzitako elkarrizketa honetan denetarik dago: gerturatzeak, galderak, erantzunak, isiluneak, gain-hartzeak, edo begirunea.
Guztiak zuzenean ikusi eta gozatzeko aukera izango da igande honetan Biarritzeko Maitaldian.