Zuzenean

Bigarren Kafea

Ekhilur, kontsumo lokala sustatu eta kontrol aktiboa edukitzeko sistema

Ordainketa sistema propioa duen kooperatiba da Ekhilur; gizabanakoen egunerokoan, saltokien ordainketen kudeaketan eta beste hainbat esparrutan paradigma berria pixkanaka proposatu nahi duen proiektua. 

Audio_placeholder

Ekhilur, kontsumo lokala sustatu eta kontrol aktiboa edukitzeko sistema

Loading player...
Ekhi monetaren aurkezpen ekitaldia Hernanin. Bertan izan dira Xabier Lertxundi alkatea, Alex Lopez Ekhilur kooperatibako kidea eta Marta Zulaika Berriak elkarteko ordezkaria. (Andoni CANELLADA / FOKU)
Ekhi monetaren aurkezpen ekitaldia Hernanin. Bertan izan dira Xabier Lertxundi alkatea, Alex Lopez Ekhilur kooperatibako kidea eta Marta Zulaika Berriak elkarteko ordezkaria. (Andoni CANELLADA / FOKU)

Akaso inorri gertatu zaio, koadrilako afari ostean kontuak egitean Bizumaren garaia inposatu dela ikusi, baino aldiz, koadrilako baten batek oraindik erresistentzia egin eta esku dirutan ordaindu nahi izatea. Hortxe abiatzen da eztabiada, zergatik ez ote duzun, erosoa da eta… Akaso zure koadrilako lagun horrek nahi du bere diruaren kontrola izan eta dirua bera beste modu batera ulertzeko bidea emango duen sistema. Alternatiba bat, alegia.

Hori eta gehiago bada herritik eta herriarentzat sortu duten Ekhilur egitasmoa. Gizabanakoen egunerokoan, saltokien ordainketen kudeaketan eta beste hainbat esparrutan paradigma berria pixkanaka proposatu nahi duen proiektua. 

«Ekhilur kooperatiba bat da, eta guk daukagun berezitasuna da ordainketa sistema propioa daukagula; sistemaren kontrola kooperatibaren menpe dago, eta bazkideek sistemaren gainean erabakiak hartzeko eskumena daukate» esan digu Alex Lopez Ekhilur proiektuko kideak. 

Bilbo eta Hernani ondo ezagutzen dute Ekhilur dagoeneko, baina pixkanaka hedatzen joan nahi dute eta helburu argi dute. «Udalek tresna bezala erabiltzea, politika ekonomikoa egiteko eta kontsumo lokala sustatzeko; eta herritarrek kontrol aktiboa edukitzea». 

Funtzionamendua sinplea da, «Ekhilur kontu bat sortzen duzunean, kontu birtual bat sortzen duzu, kontu korrontearkein edo txartelekin binkulaziorik ez duena; orduan, erabakitzen duzun euro kopurua txertatzen diozu txartelari». Hau da, garraio publikorako erabili ohi ditugun txartelen antzera. 

Bigarren Kafean Alex Lopezekin luze eta zabal aritu gara Ekhilur ezagutzeko. 

Jaurlaritza Logoa