Zuzenean

NAIZ Irratia
Elkarrizketa

Peio Aierbe: «Asilo eskubidea desagertzen ari da»

Peio Aierbe, SOS Arrazakeria eta Migreurop sareko kidea, Harian izan da Europako migrazio politikei buruz solasean.

Audio_placeholder

Peio Aierbe: «Asilo eskubidea desagertzen ari da»

Loading player...
 Bibby Stockholm espetxe-ontzia
Bibby Stockholm espetxe-ontzia (Ben BIRCHALL | DPA)

Iragan den uztailaren 26an, Europar Batasuneko 27 herrialdeek etenda utzi zuten Europako migrazio eta asiloaren akordioa. Ez dago adostasunik bereziki migrazio krisia deituriko alorrean. Honi buruz eta egungo migrazio politikez mintzatu da, Peio Aierbe, SOS Arrazakeria eta Migreurop sareko kidea Harian.

Europar Batasuneko akordio berriak printzipiotzat du iragan den ekainak ñan adosturiko akordioa. Zer nolako ondorioak ekarriko ditu akordio berri honek eta zer nolako balorazioa egiten duzu?

Azken finean helburua Europar batasunaren lurraldean migratzailerik ez sartzea dela ikus dezakegu, migratzaileen egoeraren azterketa azkarra egin, eta beren lurraldeetara ahalik eta lasterren itzularaztea, 6 hilabete luzatuko da prozesua gehienera. Akordioak lortzen badituzte,  azken 30 urteetako politikekin jarraituko da.

Diotenez, negoziazio hauen arrakala migrazio krisi arloan heldu da. Europa Hegoaldeko Herrialdeek Dublingo Araudia bertan behera uztea proposatu dute krisi egoeretan. Nola kudeatzen da gizarte-arazoak de-humanizatzen dituen eztabaida hauek?

Garbi utzi behar da azken urte hauetan asilo eskubidea desagertzen ari dela. Ikusten ari gara zer gertatzen ari den azken asteetan Britainia Handian: nahi dute ontzi bat jarri han sartzeko paperik gabe iristen direnentzat. Horrek adierazten du noraino iritsi diren Europar Batasuneko politikak. Azken boladan eskuin muturraren gorakada nabarmena da, eta arrazoietako bat immigrazioa eta asiloaren ingurukoa da. Ez baitira eskubide eta aukera gisa aztertzen, arazo eta mehatxu gisa baizik. Emaitza eskuin muturra gero eta gobernu gehiagotan sartzen ari dela Europan.

Migrazio arloan Frontex ere bada aipatu beharreko beste elementua. Ez da hain ezaguna erakunde honen jarduna, baina zer esan handia du.

Tresna militar bat da, ez uzteko migratzaileei eta asilo eskubidea eskatu nahi dutenei Europara iristen uzteko.Tresna militarrak baliatzen dira horretarako. Ekintza ilegal asko egiten dira, eta Frontex-ek hori salatu du Europako Parlamentuan, orain ikusiko da zer gertatuko den agentzia hauekin...

Geurera etorriaz oztopo handienetako bat Irun eta Hendaia artean dugu. Zubi itxiak, beroan egiten diren itzulketak eta kontrol arrazistak dauzkagu. Zein da Euskal erakundeek burutu beharko luketen presio elementua?

Alde batetik Irun-Hendaiako mugako kontrol arrazistak Schengen Ituna urratzen du, estatu frantsesaren aitzakia terrorismoa izan arren,migrazioa kontrolatzea delako helburua. Iparraldeko abokatu talde baten Paueko epaitegiko eta estatu kontseiluaren epai bat lortu du,  mugen kontrola dron bidez egitearen debekua eskuratuz. Legez dagozkigun eskubideak lortzen saiatzea garrantzitsua da. Badago auzitegietan egin beharreko ibilbide bat, ez dago garbi zer lortuko den baina saiatu behar da.

Aurkezpenean esan dugu Migreurop sareko kidea zarela. Zer da sare hau eta zein da bere funtzioa?

50 elkarte nahiz banakakoek osatutako sarea da Europa eta Afrikako 17 herrialdetan du presentzia. Europako migrazio politiken ondorioak aztertzen ditu eta migratzaileen eskubideak aldarrikatzeko bideak jorratzen ditu.

Migreurop bitartez hainbat sarraski humanitarioen prozesu judizialetan parte hartu duzue. Horren adibide bat da Tarajaleko hondartzakoa. Prozesu judizial horietan zer topatzen duzue? Epaileen jarrera nolakoa izaten da?

Ohikoan judikatura botereen alde mugitzen da. Legez aukera asko dituzte egiten ari direna egiteko, baina hala ere, saiatzen gara, adibidez Mediterraneoan gertatzen dena Europako Auzitegi Gorenera eramaten.

Jaurlaritza Logoa