Zuzenean

Hauteskunde gaueko saio berezia NAIZ Irratian Ion Telleriak eta Oihana Azkuek gidatuta. Eguzki Urteaga soziologoa eta Julen Mendoza aholkularia izango dira analisi mahaian, GARA eta NAIZeko erredakzioko hainbat kazetarirekin batera.
20.00tan itxiko dituzte hauteslekuak eta 21.00tatik aurrera espero dira lehen emaitzak. Hauen berri zuzenean eskainiko du NAIZ Irratiak. Agertokia argitu ahala alderdi politikoen lehen balorazioak zuzenean jarraitu ahalko dira.
Albiste honetan bertan entzun daiteke zuzeneko emisioa eta FM bidez egin nahi izatekotan hauek dira frekuentzia nagusiak:
Bilbo 92.2
Urola 91.8
Goierri 102.2
Dononostia 93.8
Leitza 95.1
Durango 97.4
Gasteiz 91.5


