Zuzenean
Euskal Herrian zaila egiten omen zaigu erreferente ekofeministak identifikatzea, kontzeptuak ildo gisa gurean duen ibilbide laburragatik, ziurrenik. Dena dela, bada jende jantzia, tartean, jardunaldia antolatzen eta dinamizatzen aritu ziren Marta Barba Gassó eta Mirene Begiristain Zubillaga, hurrenez hurren, Ikasketa feministak eta generokoetan doktorea eta Elikadura Sistemetan eta Agroekologian ikertzailea den ekonomiako doktorea.
Bi ardatz edo denbora-lerro zehaztu zituzten jardunaldiko lanketa bideratzeko: Goizean, genealogia osatzeko mahai-ingurua eta talde lana izan ziren eta, arratsaldean, ekofeminismoari begira, arlo deserdinetatik identifikatzen diren erronkak izan ziren hausnarketarako gaia.
Gelditu makinak saioan leku egin nahi diogu jardunaldiari eta goizeko mahai-inguruaren pasarte batzuk ekarriko ditugu. ‘Euskal Herriko ekofeminismoaren ibilbideari begira. Memoria, hutsuneak, zalantzak, eztabaidak’ izenburupean bildu zituzten Marta Luxan Serrano eta Isabel Dominga Hernández Castro, helburu izanik Ekofeminismoaren genealogiari eta historiari begiratzea eta Euskal Herriko denbora-lerro bat osatzea teoria-analisitik, praktiktik eta mugimendu sozialetatik abiatuta.
Mahai inguruan nabarmendu zen kontzeptua izan zen intersekzionalitatearena eta nola eragiten duen nola munduaren, hala ekofeminismoaren ulerkeran eta aktibazio sozialean. Oinarri komun bat eraiki nahian, ekofeminismoa definitzeko ariketa egin zuten eta, Hernándezek azaldu zuen ekologia eta feminismoa hitzen elkarketatik eratorritako kontzeptua ulertzeko hitzen erro etomologikora jo behar dela. «Ekologia da etxea zaintzea, ez besterik. Baina, ze etxe? ez da etxe bera gure arbasoena eta gurea. Etxearen ulerkera ez da soilik espazioarena, baita ere da espazio horretan sortzen diren harremanak. Alegia, beste izaki batzuekin dudan harremanak, izan bizidun edo ez bizidunak. Horiek denak dira bizi-emaile eta horiek denak gabe ezingo genuke izan. Jakina, ez da bera hemengo edo hango etxe bat, are, uste dut denek izan behar genukeela etxearen ulerkera propio bat».
Hernandezek gehitu zuen feminismoa heteropatriarkalaren zapalkuntzaren aurrean sortzen den mugimendua dela: «Momentu historiko garrantzitsu batean sortzen da eta ekologiari lotuta, uste dut ekofeminismoak balio dezakeela etxeko botere-erlazioetaz hitz egiteko».
Euskal Herrian izandako aurrekari praktikoen bilaketari ekitean, berriz, batez ere nabarmendu zirenak izan ziren borroka ekologistetan osatutako talke edo ekintza feministak. Horien artean kokatu zituen Luxanek Itoitzen aurkako sabotaietan genero konponentea bestela hartzea aintzat eta AHTren aurkako taldeko barnera begirako talde feminista. «Itoitzen eraikuntzaren kontra egindako sabotaietan genero sistemaren konponentea alde erabiltzea bera eta erakustea sabotaiak izan daitezkeela handiak edo txikiak eta eraginkorrak bada gerora beste borroka batzuetako ekintza zuzenetan kontuan hartu den zerbait».