Zuzenean

Bigarren Kafea

«Beti izan dut artea presente, eta lesioa ondoren hasi nintzen Sottosopra sortzen»

Bizitzak hankaz gora jartzen zaizkie askori, eta horren adierazle da Sottosopra. Marina Agoues futbol jokalari ohia da, lesio baten ondorioz bere bidea eten behar izan zuen, eta orain, sormen proiektu bat hasi du.

Audio_placeholder

«Beti izan dut artea presente, eta lesioa ondoren hasi nintzen Sottosopra sortzen»

Loading player...
Marina Agoues sortzailea mihise batekin.
Marina Agoues sortzailea mihise batekin. (Sottosopra.)

Beti esan ohi da, ate bat isten denean lehio bat irekitzen dela. Aukera bat galtzerakoan beste bat sortzen dela eta bide berriak beti irekitzen direla. Lehenago edo beranduago egi bihurtzen dira askotan horrelakoak, eta bizitzek bueltak ematen dituzte. Horren guztiaren adibide da Marina Agoues zarauztarra. 

Gaztetatik futbol zelaian baloiaren atzetik hasi zen, eta pixkanaka pixkanaka bidea egiten hasi zen. Zarauzko taldean helduagoekin jokatzea tokatu zitzaion eta esan du orain ondo pentsatuko lukeela hori egiteko: «Orain atzera begira, beste modu batera ikusten dut bizitakoa; orain 5, 6 edo 10 urte zaharragoekin jolastea pentsaezina da, baina garai hartan lotsik gabe egiten nuen». 

Goruntz joan zen, Realetik Italiara, buelta egin zuen, ondoren Oiartzunen eta azkenik Eibarren. «Lehenengo entranmenduan krakateko bat entzun eta oso-oso barruan sentitu nuen», kontatu du, eta hor hasi zen amesgaiztoa. Lesiotik ezin errekuperatu ikusi zuenean bere burua futbolaren atea istea erabaki zuen. 

Lehiotxo bat ireki zen ordea. «Beti izan dut artea presente nire bizitzan, eta hortan hasi nintzen Sottosopra sortuz». Tatuajeak, ilustrazioak, arropa eta abar sartzen da proiektuan, Agouesek azaldu du ez dagoela erabat itxita. Azkenaldian oihartzuna izan dute bere lanek, eta bere ibilbidea kontatzera etorri da gaur Bigarren Kafera.

Jaurlaritza Logoa