Zuzenean

Guatemalako Paolina Albani kazetariari egindako elkarrizketagatik, difamazioa egotzi dio Solway meatzaritza multinazionalak Argia astekariari. Elkarrizketa sinatu zuen Leire Artola kazetariak Naiz Irratian berretsi du ez dietela enpresaren eskaerei erantzungo eta informazio eskubidea nahiz adierazpen askatasuna aldarrikatu ditu.


