Zuzenean

1980. urtean sortu zen Euskal Herriko Unibertsitatea eta urte berean antolatu ziren lehen aldiz Udako Ikastaroak. 'Eman ta zabal zazu' Unibertsitatearen leloari jarraiki, egitasmo honen helburua gizarteari «edukiak, kultura, zientzia» eskeintzea dela azaldu du Itziar Alkorta Zuzendari Akademikoak, «hori izan da eta izango da gure zeregina, euskal gizarteari edukiak eskaintzea».


