Zuzenean

EH Bilduko Ainize Gastaka Laudioko alkate izendatu zuten larunbatean, Omnia hautagaitza independientearen aldeko botoei esker, «taldean lan egin nahi dugu, denok batera, kideak gara eta udal gobernuaren parte izango dira», baieztatu du Naiz Irratiari eskeini dion elkarrizketan.
Parte hartzea sustatu eta indartzea izango dute helburu nagusi. Gastakaren hitzetan Laudion barneratuta dago parte hartzearen ohitura baina sakondu egin nahi dute praktika honetan. Norabide honetan, «proiektu guztiak» parte hartzera mugatuta egongo direla baieztatu du.


