Zuzenean

Naiz Irratia

«Hezkuntzan egun dugun ituntze sistema unibertsala mugatzen joan behar da»

EAEko Hezkuntza Legeak «trantsizio fase bat» ahalbidetu behar duela defendatu du LABeko Irati Tobarrek. Funts publikoak jasotzeko baldintza eta betekizun zehatzak ezartzea eskatu du.

Audio_placeholder

«Hezkuntzan egun dugun ituntze sistema unibertsala mugatzen joan behar da»

Loading player...
Irati Tobar, LABeko hezkuntza arduraduna
Irati Tobar, LABeko hezkuntza arduraduna (Naiz Irratia)

LAB sindikatuko hezkuntza arduradun Irati Tobarrek aldarrikatu du EAEko Hezkuntza Lege berria osatzeko zereginean egungo testuingurua, jaiotze tasaren jeitsierak markaturiko egoera, aprobetxatu egin behar dela «hezkuntza eraldatu, nahi dugun sisteman aurrerapusoak eman eta lan baldintzak hobetzeko». Lakuako gobernuak aurkeztu duen lege proiektuan hainbat hobekuntza egin behar direla defendatu du. Besteak beste, «lurraldetasunean, Euskal Herriaren aitortza jaso behar du», defendatu du Tobarrek.

«Eskola publikoa ardatzean» jartzeari dagokionean, LABek ez du ontzat jotzen euskal hezkuntza zerbitzuari «publikoa abizena jarri izana». Publikoa titularitate publikoa duena dela defendatu du Tobarrek, zehatuz badirela beste batzuk, Ikastolak kasu, izaera publikoa dutenak baina ez daudenak sare publikoan. Egoera honetan, legeak trantsizio fase bat ahalbidetu behar duela defendatu du, funts publikoak jasotzeko baldintzak ezarriz, «egun dugun ituntze sistema unibertsala mugatzen joateko». Betekizunak zorroztearen alde mintzatu da, eta errespetatzen ez diren kasuetan ondorioak zehaztearen alde, ituna indargabetzeraino. Betekizunen artean zentro guztiek izaera laikoa izan behar dutela aldarrikatu du.

Euskararen ingurukoek zeresan handia eragin dutela, LABeko ordezkaria bat dator Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitzerakoan euskarazko B2 maila eskatzearekin, baina zehaztasunak falta direla dio, ibilbidea marraztu behar dela, helburua nola lortuko den argitu, berme eta plangintza zehatzekin.

Jaurlaritza Logoa