Zuzenean
2007an zabaldu zituen ateak Uharteko Arte Garaikideko Zentroak. Nafarroako komunitate artistikoa indartzea du helburu eta, horretarako, bitartekaritza egitasmoetan indar egiten dute bereziki. Oskia Ugarte da zentroko zuzendaria. Berak eman dizkigu proiektuaren ibilbidearen xehetasun guztiak. Nagore Chivite eta Edrune Dickinson artistekin egoteko tartea ere hartu dugu KulturHarian.
Uharteko Arte Garaikidetako Zentroaren arte plastiko eta ikus-entzunezkoen laguntza-programaren aurtengo proiektuen artean daude Nagore Chiviteren (Aos, 1999) eta Edurne Dickinsonen (Iruñea, 1979) lan-artistikoak. Chiviteren lanak ‘Grama’ du izena. Itoizko urtegiaren inguruko errelato fantastiko bat sortzen ari da, giza inpaktuaz eta naturalaren eta artifizialaren inguruan hausnartu asmoz. Ipuin laburrak, bost bideo-ipuin eta hamarnaka figura sortuko ditu, besteak beste. Dickinsonek argitalpenetarako laguntza eskuratu du. Blixa Bargeld musikari eta artista alemanari tributu pertsonal eta berezi bat egingo dio, marrazki eta ilustrazioen bitartez.