Zuzenean

Beste urte batez, Baxoa frantsesez egin beharko dituzte Ipar Euskal Herriko ikasleek, nahiz eta ikasturtean zehar landutako gaiak euskaraz ikasi.
Unax Egiguren ikaslearekin hitz egin dugu asteazken honetan Filosofiako azterketa egin aurretik. Haserre eta minduta mintzatu da, euskaraz ikasi ondoren azterketak frantsesez egin behar izateagatik.
Seaskako lehendakari Peio Jorajuriak baieztatu du borrokan jarraituko dutela «debeku eta zentsura honekin» amaitzeko.


