Zuzenean

Naiz Irratia

.eus, 10 urte euskari Interneten «izateko eta egoteko» aukera emanaz

2013ko ekainaren 14ean lortu zuen euskarak interneten goi mailako domeinu orokorra. 15.000 webgunetik gertu dago egun. Domeinua kudeatzen duen PuntuEus fundazioko zuzendari Josu Waliñoren esanetan «harro egoteko» moduko urteurrena da hamargarrena.

Audio_placeholder

.eus, 10 urte euskari Interneten «izateko eta egoteko» aukera emanaz

Loading player...
Josu Waliño, PuntuEus fundazioko zuzendaria
Josu Waliño, PuntuEus fundazioko zuzendaria (Naiz Irratia)

Josu Waliñoren esanetan .eus domeinuak euskari toki nabarmen bat ematen dio Interneten eta euskararen normalizazioan eta digitalizazioan nahiz eraldaketa digitalean ekarpena garrantzitsua suposatzen du. Batez ere, internetek gaur egungo gizartean duen garrantzia haintzat hartuz «euskarari toki bat, babesgune bat, erakuslehio bat» ematen diola azpimarratu du PuntuEus fundazioko zuzendariak. Ohartarazi du hizkuntza batek ez duela etorkizunik ingurune digitalean elkurik ez badu.

Jaurlaritza Logoa