Zuzenean

Naiz Irratia

Korrikak «maitasunagatik hunkituta» sentitzea dakar

Korrikan parte-hartzeak efektu psikologiko positiboak ditu gizarte-ongizatean eta ahalduntze kolektiboan. Horixe eman du frogatutzat EHUko ikertzaile talde batek. Jon Zabalak eman dizkigu xehetasunak.

Audio_placeholder

Korrikak «maitasunagatik hunkituta» sentitzea dakar

Loading player...
Korrika, Azpeitian, 2002ko apirilaren 8an
Korrika, Azpeitian, 2002ko apirilaren 8an (Jon Urbe | Foku)

EHUko Gizarte, Psikologiako Kultura, Kongnizioa eta Emozioa ikertzaile taldeako Jon Zabalak azaldu du Durkheimen teoriaren arabera erritu kolektiboak oso garrantzitsuak direla «kohesio soziala eta biztanleriaren osasuna bermatzeko».

AEKk bi urtetik behin antolatzen duen Korrika ekimena aztertu dute teoria hau egiaztatzeko eta frogatu dute bereziki garrantzitsua dela kata muta sentitzea dakarrela euskararen aldeko lasterketa erraldoiak. Sanskrito hizkuntzatik datorren terminoak «maitasunagatik hunkituta sentitzea» esan nahi du. «Ikusi dugu eferbeszentzia, bateratasun emozional horren ondorioz kata muta sortzen dela eta eragin psikologiko positiboak dituela horrek», azaldu du Zabalak.

Jaurlaritza Logoa