Zuzenean

Bigarren Kafea

«Arazoen aurrean hartzen ditugun bideez eta ematen ditugun erantzunez dihardu kantu berriak»

Gaur ikusi du argia Mugan taldearen abesti berrienak. ‘Mina baino lehen’ izena du eta Bigarren Kafean aurkeztu digute zuzenean Pablo Zurutuzak eta Markos Muruak. Abestiarekin batera bideoa ere estreinatu dute.

Audio_placeholder

«Arazoen aurrean hartzen ditugun bideez eta ematen ditugun erantzunez dihardu kantu berriak»

Loading player...

Lehen orduetan jaso dituzten iritziekin pozik azaldu dira eta orokorrean, bait egin duten kantiarekin ere. «Sormen prozesuari eman dizkiogu buelta batzuk. Estudiora iristen zarenean beti daude gauza berriak».

Berako MIK estudioetan aritu dira grabaketa lanetan Maikel eta Mikel Irazoki ekoizleekin. «Maikel hasieratik dugu alboan, berarekin gauzak egiten jarraitu ahal izatea zorte bat da; berari esker ezagutu genuen Mikel Irazoki eta sekulako ilusioa egin digu berarekin lan egiteak».

Azkenaldian taldean aldaketaren bat izan dute baina. «Bizitzako zirkunstantziengatik taldekide batek taldea utzi zuen eta beste bat Erasmusen dago. Beti bezala lan egiten jarraitzen dugu. Hau prozesu bat da eta ez da etapa zehatzetan banatzen, aldaketa txikiak dira».

Kantu berrian zeri abesten dioten galdetuta, hauxe erantzun du Pablok: «Arazoen aurrean, zein bide hartzen dituzun eta zein den horiei erantzuteko modua». Aurrerapen honen ostean, Muganen bigarren lan luzea prestatzen jarraituko du taldeak.

Entzun Bigarren Kafean Mugan taldeko Pablo Zurutuzarekin eta Markos Muruarekin izan dugun elkarrizketa.

Jaurlaritza Logoa