Zuzenean

Iñaki Altuna: Euskal Herrian independentismoaren sustraitzen bat ikusten ari gara, Hego Euskal Herrian orain eta Ipar Euskal Herrian ere nabaritu da, tendentzia bat dago. Hala ere, atzerapausoak eta aldaketak egongo dira, baina egia dena da ezker independentismoa leku on batean jarri dela.
Julen Mendoza: «Aspaldi ikusi ez genuen panorama baten aurrean gaude. Emaitza hauek konfirmatzen dute Ehbilduk dela urte batzuk hartutako bidea egokia izan zela. EAJk kalte handia jaso du, eta kalte hori nola kudeatzen duen ikusi behar da baina aukera interesgarriak irekitzen dira».
Estitxu Garai: «Eh Bildu oso posizio indartsu batetik ekingo dio hauteskunde ziklo berriari. Herri honetan hegemonia lehia dagola argi utzi dute hauteskundeek, Eh bilduk egin duen apustua estrategiakoak gero eta babes gehiago duela nabaria da, eta ikusi behar da EAJ nola kokatzen den bere marka berrindartzeko. EAJ kudeatzaile ona markaren azpian kokatu baita beti, baina higadura handia jasotzen ari da».
Eguzki Urteaga: «Nahiz eta abstentzioak gora egin, EHbilduk gora egin du boto kopuruan. Bizkaian 15.000 bozka irabazi ditu eta hori, Bizkaian, oso esanguratsua da. Negoziaketek zer nolako emaitzak emango dizuten ikusi behar da bai, baina fondoko tendentzia baten aurrean gaude eta horrek eragina izango du bai ala bai alderdi batzuetan, adibidez, PSE alderdian. Bozkak galdu ditu lau herrialdeetan baina leku askotan berak dauka gobernabilitatearen giltza».