Zuzenean
Aurtengo udazkenean ospatuko da Bizkaiko Bertso Txapelketa, baina, Bertsozale Elkarteko Beñat Vidalek azaldutako moduan, martxa hartuta dira honezkero bertsozale eta bertsolariak. Maiatzan zehar ospatu da Udabarria Bertsotan aurre-sailkapena fasea. Ostegunero bina saio izan dira, guztira 48 bertsolarik parte hartu dute bi multzotan banatuta. Horietatik 29 sailkatu dira herrialdeko txapelketarako.
Bertsolari horiekin batera lehiatuko dira 2021ean finalaurrekoetan kantuan aritu ziren bertsolariak: Eneko Abasolo Txabarri, Imanol Uria Albizuri, Josune Aramendi Perez, Julen Arzanegi Erezuma, Oihana Bartra Arenas, Paule Ixiar Loizaga Legarra eta Txaber Altube Sarrionaindia. Eta 2021eko finalistek - Aitor Bizkarra Ruiz, Aitor Etxebarriazarraga Gabiola, Gorka Pagonabarraga Agorria, Jone Uria Albizuri, Nerea Ibarzabal Salegi, Onintza Enbeita Maguregi eta Xabat Galletebeitia Abaroak - zuzenean finalaurrekoetan ekingo diote txapelketari.