Zuzenean

Euskararen eta maorieraren biziberritze prozesuen ezaugarri amankomunak, aztergai

Beñat Garaio filosofian doktorea ez ezik soziolinguista eta ikertzailea ere bada. Eusko Ikaskuntzak eta Laboral Kutxaren Gazte Saria irabazi du maori hizkuntza eta euskara biziberritzeko prozesuen azterketa konparatiboarekin.

Audio_placeholder

Euskararen eta maorieraren biziberritze prozesuen ezaugarri amankomunak, aztergai

Loading player...
Beñat Garaio
Beñat Garaio (Jaizki Fontaneda | FOKU)

Proiektuak Kia ora, takatapui du izena eta Zeelanda Berriko hizkuntza gutxitu maoriera eta euskara biziberritzeko prozesuen azterketa konparatiboa du hizpide. Garaiok nabarmendu du bi komunitateen maila soziekonomikoa eta hezkuntza sistema nahiko antzekoak direla. Era berean, kultura eta momentu historikoari dagokionean bi kasuak oso ezberdinak direla azaldu du. Nolanahi ere, antzekotasunez zein ezberdintasunez baliatu dela dio euskararen biziberritze prozesurako gako eta ikaspen baliagarriak lortu nahian.

Bestalde, azpimarra berezia egin nahi izan du euskararen biziberritzearen baitan egin den lanaren inguruan. Nabarmendu du azken hamarkadetan eta mendeetan oso baldintza zailetan egin behar izan dela prozesu hau eta egun ere testuinguru zailean kokatzen dela. Aitzitik, emaitzak nahi bezain onak ez diren arren, Garaiok horrelako prozesuak oso luzeak eta gogorrak izan ohi direla azaldu du, egindako lanari balioa emanez.

Etorkizunera begira, euskararen biziberritze prozesuan aurrerapausoak emateko diskurtsoak gaurkotu eta egungo lehentasunak finkatu behar direla adierazi du. Bere hitzetan, soilik, horrela egingo zaio aurre hamarkadetan datorkigunari.

Jaurlaritza Logoa