Zuzenean

Naiz Irratia

«Pentsiodunok, zaharrenak izanda, indar eta argi gehien dugunak garela dirudi»

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak abian du Gasteizerako martxa, Bilbo, Bergara eta Aguraindik abiatuta. Ostegunean manifestazio bateratua egingo dute 1080 euroko gutxieneko pentsioak exijitzeko. Borrokarik gabe ez dagoela garaipenik diote eta gogotsu eta indartsu daudela lanean jarraitzeko.

Audio_placeholder

«Pentsiodunok, zaharrenak izanda, indar eta argi gehien dugunak garela dirudi»

Loading player...
 Bilboko pentsiodunak, Gasteizerainoko martxa hasi aurretik
Bilboko pentsiodunak, Gasteizerainoko martxa hasi aurretik (Aritz Loiola | Foku)

Bizkaiko martxa astelehenean abiatu zen Bilboko Udaletik, eta Basauritik eta Galdakaotik igaro ondoren, Zornotzan amaituko zen lehen jardunaldia. Astearte honetan, Otxandion amaituko den 29 kilometroko etapa, Iurreta, Durango eta Izurtzan geldialdiak eginez eta Urkiolako Parke Naturala zeharkatuz.

Gipuzkoako zutabeak ere astelehen ekin zioten bideari, kasu honetan Bergaratik, Eskoriatzan amaitzeko. Asteartean Eskoriatzatik abiatu eta Leintz Gatzagan bazkaldu ostean Landan amaitu dute etapa.

Arabako pentsiodunak Aguraindik abiatu dira astearte honetan eta Dulantzin amaituko dute lehen etapa, arratsaldez. Bertan hartuko du parte Jesus Mari Soubies-ek. Oso animatuta hitz egin du Naiz Irratiko mikrofonoetan, Bizkaia eta Gipuzkoako martxak ederki hasi direla baieztatu eta pentsiodunek etorkizuneko argia dakartela ziurtatuz.

«Gauzak ondo daudela esatea gezur ustela da, ez dugu amore emango»

Espainiako gobernuari 1080 euroko gutxieneko soldata exijitzen diote, eta hori iritsi bitartean Lakuako eta Nafarroako gobernuei egungo pentsioak zenbateko horretaraino osagarritu ditzatela. 230 milioi eta 90 milioi behar dira horretarako, hurrenez hurren. Gasteizko parlamentuko taldeei helarazi diete jada proposamena baina oraindik ez dute erantzunik jaso. Enpresa eta banku handien aurrean, pertsonak zentroan jarri beharra aldarrikatu du. Borroka zer den ongi asko dakite pentsiodun askok eta errealistatzat saltzen diren baina errealak ez diren diskurtsoak ere ezagutzen dituzte. Aukera bakarra dago Soubies-en esanetan, borrokatzea.

Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban barna doazen 3 martxek ostegun honetan egingo dute bat Gasteizen egingo den manifestazioan.

Jaurlaritza Logoa