Zuzenean

Astebete pasatxo falta da Foru eta Udal hauteskundeetarako eta ziur batek baino gehiagok ez dakiela oraindik noren aldeko botoa eman; eta akaso gehiago izango dira nor bozkatu jakin bai, baina bozkatuko duten hautagaiak ezagutzen ez dituztenak.
Hautagaien ezagutza neurtzeko test txiki baten ostean, euren testigantza eskaini dutenek, sumatzen dituzten arazo nagusiak aipatu eta maiatzaren 29tik aurrera nahiago luketen gobernu osaerak zehaztu dituzte.
