Zuzenean

Naiz Irratia

«Gure lehentasuna Iruñean gobernu aurrerakoi bat izatea da»

Nafarroako instituzio publiko guztiak aurrerakoiak izatea da Geroa Bairen helburu nagusia. Koldo Martinez Iruñeko alkategaiak Naiz Irratian baieztatu du «salerosketa» operazioak baztertu eta Nafarroako hiriburuan ere gobernu aurrerakoi eta anitz sortzea dela bere taldearen lehentasuna.

Audio_placeholder

«Gure lehentasuna Iruñean gobernu aurrerakoi bat izatea da»

Loading player...
Koldo Martinez, Geroa Bairen Iruñeko alkategaia
Koldo Martinez, Geroa Bairen Iruñeko alkategaia (Naiz Irratia)

Koldo Martinez Geroa Bairen Iruñeako alkategaiak argi du iparra, izan Nafarroako hiriburuan izan beste edozein instituziotan, «gure lehentasuna beti izango da instituzio guztietan gobernu progresista eta pluralak izatea». Zentzu honetan, Nafarroako parlamentuaren eraketak Iruñeko udal gobernuarena baldintza dezakeen galdetuta, ziuratatu du Geroa Bai ez dela salerosketa eta truke kontuetan murgilduko eta aipaturiko printzipioak gidatuta jardungo duela.

Alkate bilakatuko balitz emango lukeen lehen pausoa Udala herritarrei zabaltzea litzatekeela adierazi du, kritikatuz Maya alkateak baztertu egin dituela herritar eta eragileak, «azken lau urteetan Udala itxita egon da jendearentzat, alkateak ez ditu entzun ez herri batzarren ez auzo taldeen proposamenak, ez die inolako kasutik egin». Horrekin batera, Iruñea bere osotasunean haintzat hartu eta auzo guztien alde lan egin beharra azpimarratu du. «Hiri kohesionatu bat» aldarrikatu du gaur egun lehen, bigarren eta hirugarren mailako auzoak daudela kritikatuz, «auzo guztiek osatzen dute Iruñea, bakoitzari merezi duen garrantzia eman behar zaio etxebizitzan, trafikoan nahiz mugirkotasunean».

«Animalien eskubideak»

Iruñeko jai handiei dagokienez, UPNren ereduaren aurrean, San Ferminetako Mahaia eta bertan biltzen diren eragile anitzak funtsezkoak direla aldarrikatu du, «Mayak ez dio inolako kasurik egin mahaiak proposatzen zuenari, oker galanta». Hortaz gain, epe laburrean ez, baina epe ertainean bai, entzierroen inguruan hausnarketa sakona egin beharko dela gaineratu du, besteak beste, Europa mailan animalien eskubideen aldeko diskurtsoak indartuz doazela nabarmenduz, «Europatik datozen ideiek animalien eskubideak kontuan hartzera bideratzen gaituzte, epe laburrean animalien eskubideak ere kontuan izan beharko ditugu, horretaz hausnarketa sakon eta amankomun bat egin beharko dugu iruindarrok».

Jaurlaritza Logoa