Zuzenean
Hain justu ere jaialdi hura ardatz hartu eta kontzertu bat antolatu dute igande honetarako, maiatzak 21, leku berean. Beñat Iturrioz dabil antolakuntza lanetan eta egitarau polita antolatu dutela esan digu. Amorantek, Rudigerrek eta Liherrek Enarak taldearen abesti bana joko dute eta horrez gain «erakusketa txiki bat ere jarriko da».
Duela 52 urteko gau haren inguruko informazioa biltzen ibili da Iturrioz. «Zerbait txikia egin nahi zuten baina jende asko gerturatu zen. Batzuk mila pertsona esaten dute baina badira bost mila pertsona elkartu zirela esaten duenik ere». Iturriozek «gau pasa kolektibo» bezala definitu du.
Frankismo garaian jaialdi hura egiteak ere izan zituen ondorioak. Jon Iturrioz Enarak taldeko kide eta Beñaten aitari 10.000 pezetako isuna iritsi zitzaion. «Ez Dok Amairukoek arazoak izan zituzten kontzertu haren ostean hainbat lekutan emanaldiak egiteko».
Entzun Bigarren Kafean Beñat Iturriozekin izan dugun solasaldia.