Zuzenean

Naiz Irratia

«Berriztagarrien hedapena adostua, kontrol publikotik eratorria eta ordenatua izan behar da»

EH Bilduren Arabako ahaldun nagusigaiak uste du koalizioak emaitza «oso onak» izango dituela hautesundeetan. Eva Lopez de Arroyaberen esanetan Gasteiz, Laudio, Amurrio nahiz Oionen sorpresak izan litezke. Herrialdeko gai garrantzitsuenak errepasatu ditu Naiz Irratian.

Audio_placeholder

«Berriztagarrien hedapena adostua, kontrol publikotik eratorria eta ordenatua izan behar da»

Loading player...
Eva Lopez de Arroyabe, EH Bilduren Arabako ahaldun nagusigaia
Eva Lopez de Arroyabe, EH Bilduren Arabako ahaldun nagusigaia (Naiz Irratia)

Oso baikorra da Eva Lopez de Arroyabe Arabako EH Bilduren ahaldun nagusi gaia koalizioak maitzaren 28ko hauteskundeetan lortuko dituen emaitzekin. Herrialdean egin nahiko lukeena argi du. Fiskalitatearen arloan EAJ-PSE bikoteak PPrekin adostu zuten erreformaren aurrean arau berri bat behar dela aldarrikatu du, fiskalitate progresibo bat ezari kalitatezko zerbitzu publikoak bermatzeko.

Energia berriztagarrien eztabaida pil-pilean dagoela, Lakuako gobernuak azpiegitura fotovoltaiko nahiz eolikoak instalatzeko aurkeztu duen plana ez da «koherentea» Lopez de Arroyaberentzat. Berriztagarrien hedapenaren alde egonik berau nola egin oso ondo planifikatu behar dela dio, eztabaida parte hartzailea eta gardentasuna beharrezkotzat joz.

Aldaketa klimatikoa, besteak beste, lehen sektorea kolpatzen ari da baina arazoak ez dira berriak. Lehen sektorea babestu eta nekazari eta abeltzainen murrizketa irauli egin behar dela aldarrikatu du. Lehen sektorean hain justu, ardogintzan, azken urteetan enpresa ugari desagertu direla ohartarazi du. Arabako Mahastiak sor marka defendatu, auzitegiek sor marka hau behin behinean bertan behera utzi izana kritikatu eta Lakuari ekozileak bakarrik uztea egotzi dio

Aiaraldean bizi den egoerari kezkaz begiratzen dio, baita miresmenez ere eskualdean azken urteetan izan diren borroka eta mobilizazioak haintzat hartuz. Bi plan martxan daudela azaldu du, baina hauen kudeaketarekin kritiko dela EH Bildu. Eman diren apusuak gainera koalizioari nahiz herri bultzadari esker eman direla baieztatu du eta EH Bilduk Aiaraldearako proposatu dituen egitasmoak defendatu ditu

AHTaren parean tren sozial bat aldarrikatu du Lopez de Arroyabek. Iruñearekin konexioa Gasteiztik egin behar dela defendatu du baina egungo korridorea baliatuz.

Jaurlaritza Logoa