Zuzenean
Emaitzarekin gustora dagoela eta harrera ona izan duela aipatu digu Verde Pratok. «Sentitzen den harrera ona izan duela, kontzertuak beroak izaten ari dira, pozik nago». Musika eta gai aukeraketa bereziak egin ohi ditu Anak, eta disko berri honetan ere hala heldu nahi izan dio prozesuari. «Abestiak modu organikoan sortzen ditut, ahotsarekin hasten naiz. Nik uste dut, bai gai aldetik eta baita musikaren aldetik ere, egiazkotasunetik jokatzen saiatzen naizela; reaggetoi-ko bonboa sartu nahi badut, beldur gabe egingo dut» kontatu digu.
Iraganeko soinuekin definitu dute askok Verde Pratoren proposamena, eta guk horren inguruan galdetu diogu. «Azkenean asko lotzen didate iraganarekin, baina nik ez dut nire burua hainbeste lotzen horrekin». Konzteptu ugari landu zituen aurreko disko luzean, konzteptu bakoitzari kanta bat eskeiniz. Lan berrian ordean beste era batera jokatu du. «Aurreko lanetan egon da kontzeptu bat, hildo bat dena lotu duena, baina ‘Adoretua’ diskoan ez, gai batzuk errepikatzen dira beti, baina ez dago kontzeptu nagusirik».
Undergorundetik bere bidea egiten dabil Verde Prato eta zenbait hausnarketa interesgarri aipatu dizkigu bide zail honen inguruan. «Beti ezagutu izan dut alde undergrounda Euskal Herrian, euskal musikariok mainstreamera heltzen garen orduan, begirada jakin bat badago, eta soilik lau bide daude».
Ahots berezia du Anak, ahoz senti dezakeguna, eta bere proiektuaren zainketa orokorrak transmititzen duena. «Asko fijatzen naiz ahotsetan eta hori erabiltzeko modu desberdinetan, eta ahotsa nere muga propioetara eramatea izan da beti helburua».