Zuzenean

Bigarren Kafea

Doinuetatik Haratago | Mikel Erkizia

Mikel Erkizia izan da aste honetako 'Doinuetatik Haratago' tarteko gonbidatua. Bere abesti kuttunen zerrenda osatu digu, bizitzako aro ezberdinetako uneak barnebilduko dituen doinuen ibilbidea egiteko asmoz. 

Audio_placeholder

Doinuetatik Haratago | Mikel Erkizia

Loading player...
Mikel Erkizia elkarrizketatu dugu 'Doinuetatik Haratago' tartean
Mikel Erkizia elkarrizketatu dugu 'Doinuetatik Haratago' tartean (Mikerl Erkizia)

Mikel Erkiziak ibilbide luzea du musikaren munduan, sortzaile gisa, baina baita beste mila formatan ere. Bere abesti kuttunenak aukeratzeko eskatu diogu eta honakoa 

Lehen kantu kuttun gisa, Movimiento Original taldearen 'Me siento bien' abestia aukeratu du Mikelek, Txileko taldearen duela hamar urteko ereserkia. Rap reaggearen erakusle dira eta berebiziko garrantzia izan dute Mikelen bizitzan. «Beti eman dizkit bibra onak, eta momentu on eta txarretan jartzen dut, ezin zen faltat» esan digu. 

Bigarren kantu kuttun gisan Mugan taldearen 'Zenbat zubi, hainbat zauri' kantua ekarri nahi izan digu. Gertuko talde sentitzen du Mugan Mikelek, eta badu horretarako arrazoirik. «Mugan taldearekin dudan gertutasunarekin lotzen dut, nire anaia taldearen argazkilaria baita, eta abeslariaren lagun onena». Kantu kuttunen zerrenda egitean ere aipatu nahi izan digu talde honen hautua badela euren lana erakustarazteko bultzada baten ondorio. «Betidanik izan det taldearen eboluzioaren berri eta noraino iristen ari diren ikusteak ilusioa egiten dit, abesti polita da, berezia ere nire familiarentzat eta horregatik ekarri nahin nuen».

Hirugarren kantua Kaze raperoaren 'No sé qué pretendes' kantua izan da, bere hitzetan, duela urte batzuk izugarrizko booma izan zuen artista. Rap mundua maite du Mikelek, baina ez zen beti hala izan. Sortzaile hau da rap munduan sartu izanaren arrazoi nagusienetariko bat. «Gehienbat abesti honEk sartu ninduen rap mudnuan, asko miresten dudan rapero kantantea da horregatik. «Pertsonalki ere ezagutu nuen zorionez, eta beregatik, edo abesti honengatik akaso, rap munduan sartu ninduen eta ondorioz, nire musika gustuak areagotu».

Azken kantu gisa Bi zaldi taldearen 'Enuen uste hala izango zenik' aukeratu du Mikelek. «Gaur egun gehien miresten dudan abestia» bere hitzetan. Ingelesezko bertsioa bat da bi zaldi taldearena, bere garaian sona handia izan zuen 'Let her go' kantuarena hain zuzen ere. Mikelek bere bizipenekin lotzen du zuzenean abesti hau, eta aipu berezi bezain sakon batzuk utzi dizkigu. «Talde honek asko eman dit azken boladan, hain ulertuta sentiarazten nau, hain ni neu, uste dut ezin dudala oso ondo deskribatu nigan duen eragin guztia. 25 urte ditut eta 18 ureterekin nire lehen harreman sentimentala izan nuen, bikotea erasmusera joan eta harremana eten zuen distantziak. Zorionez edo zoritxarrez asko kostatu zitzaidan hau gainditzen eta abesti hau entzun arte ez nintzen inoiz horren konprenditua sentitu, eta abesti honek eman zidana ezin dut hitzez deskribatu».

Jaurlaritza Logoa