Zuzenean

Hegoi Belategi
Elkarrizketa
Bel Pozueta
EH Bilduko diputatua

«Ministerioak akatsa onartu du eta Euskal Filologiak orain arte bezala jarraituko du»

Espainiako Unibertsitate lege berriaren zirriborroak Euskal Filologiaren espezifikotasuna arriskuan jarri du. EH Bilduk egungo aitortza bera mantentzeko konpromisoa jaso du Espainiako Gobernuaren aldetik. 

Audio_placeholder

«Ministerioak akatsa onartu du eta Euskal Filologiak orain arte bezala jarraituko du»

Loading player...
Bel Pozueta Kongresuan
Bel Pozueta Kongresuan (EH Bildu)

Euskal Filologiaren espezifikotasuna desagerrarazi eta Filologia Hispanikoen edo Hizkuntza Modernoen arloan urtzeko aukera iradokitzen du Espainiako Unibertsitate Lege berriaren zirriborroak. EHUk berehala igorri zion Espainiako Gobernuari alegazio sendoa bere kexua agertuz, testu hori eskutan izan da EH Bildu Unibertsitate ministerioarekin hizketan eta asteazken honetan jakinarazi dute soberanistek Euskal Filologiak egungo estatusari eutsiko diola. 

NAIZ Irratian azaldu du Bel Pozueta diputatuak EH Bilduk ministerioarekin izandako hartu-emana: «onartzen dute akats bat izan dela dekretuaren zirriborroan jasotakoa, zuzendu egingo dute eta ezagutza arloa izaten jarraituko du Euskal Filologiak». Pozueta bera izan da Joan Subirats ministroaren taldearekin elkarrizketak burutu dituena, zuzenketen ostean Euskal Filologiak «orain arte bezala jarraituko duela» ziurtatu diote. 

Arreta deitu behar 

Pozuetak azaldu duenez gehiagotan ere izan dira halakoak, «Madrildik sortzen diren legeak batzuetan ikuspuntu zentralizatzailea izaten dute, guk atentzioa deitzean ministerio batzuk berehala kontuan hartzen dute eta atzera egiten dute». Araudi berria nola geratuko den zehatz-mehatz azal dezan Espainiako Kongresuan Subirats Unibertsitate ministroaren agerraldia eskatu du EH Bilduk, «garrantzitsua da gaia argitzea eta zer hobe ministroari zuzenean entzutea eta berak argitzea egoera».

Jaurlaritza Logoa