Zuzenean

Bigarren Kafea

Doinuetatik Haratago | Edurne Azkarate

Edurne Azkarte lagun on eta aktorea izan da aste honetako 'Doinuetatik Haratago' tarteko gonbidatua. Bere abesti kuttunen zerrenda osatu digu Edurnek, eta aitortu digu oso musikazalea dela. 

Audio_placeholder

Doinuetatik Haratago | Edurne Azkarate

Loading player...
Edurne Azkarate eta Eneko Sagardoy, ‘Irati’ filmeko protagonistak.
Edurne Azkarate eta Eneko Sagardoy, ‘Irati’ filmeko protagonistak. (FILMAX)

Lehen kantu kuttun gisa, Olaia Inziarteren 'Martzianoak' aukeratu du Edurnek, lehengo urtean kaleratu zuen Olaiak Lehengo Lepotik Burua estreineko diskoa et Edurnek aitortu digu «asko entzuten duela oraindik». «Pila bat gustatzen zait diskoa, eta abesti hau bereziki, Olaiak diskoan lantzen dituen soinu asko barnebiltzen dituelako». Gaineratu nahi izan du disko izugarri ondo eginda dagoela bere ustez. «Olaiaren kantatzeko modua inkreiblea da baina produkzio aldetik ere izugarri disfrutatu dudan diskoa izan da».

Edurne Azkaratek bigarren kantu kuttunean atzera joan nahi izan du, klasiko batekin, Nina Simoneren 'Ain't Got No/i Got Life' abestia aukeratu du hain zuzen ere. «Nina Simoneren edozein lan eta disko beti da berbisitagarria niretzat». Musikan izan zuen zeresanaz gain, Simoneren alderdi aldarrikatzaileena azpimarratu nahi izan du Edurnek. «Ninak asko landu zuen protesta abestia, borroko arrazialarekin zerikusia zuen gaiteria guztia. Niretzako kantu hau ereserki unibertsal bat da, et niri indar pila bat ematen dit».

Hirugarren kantu kuttuna 2014ko diska batean aurki dezakegu. Australiako Vancouver Sleep Clinic taldea aurkeztu nahi izan digu Edurnek, eta horien 'Collapse' kantua. Tim Bettinson buru duen proiektua da, talde forman ohokztaratu baina kantuen sortze eta produkzioaren atzean pertsona bakarra duena. «Kantu honen bitartez ezagutu nuen taldea, eta kolapsatuta utzi niduen». «Ez dakit zergatik, baina geroztik nire disko gustokoenetakoa da, eta asko erabiltzen dut bai lanerako, bai maila pertsonalean». Ilusioz hartu du Edurnek bere talde gustoko bat entzuleei hedatzeko aukera. «Kariño asko diot talde honi eta asko gustatuko litzaidake hau hedatzea».

Saioari amaiera emateko, laugarren kantu kuttun bezala, Alice Merton artista alemaniarraren 'No roots' aukeratu du. Abesti honek oihartzun handia eman zion Alice gazteari duela urte batzuk eta Edurnek badu arrazoirik programa amaitzeko orduan kantu hau aukeratzeko.
«Groove edo funk moduko zerbait ekarri nahi nuen programa amaitzeko, eta kantu honen musika eta hitzak ederrak iruditzen zaizkit». «Energia aldatzeko gaitasuna duen abesti bat da, momentuan astindu bat behar denean abesti oso egokia».

Jaurlaritza Logoa