Zuzenean

Bertso-saioetara, normalean, joan-etorria egiten dugu, izan autoz, autobusez, trenez, bizikletaz edo dena delakoz. Horrez gain, zenbait gaietan ere ageri zaizkigu garraioak. Ez dugu esango ezinbesteko lekua dutenik bertsolaritzan baina bertso aukeraketa bat egiteko zehar-lerro bitxi gisa pare-parean datozkigu. Kontatzera Noazu honetako gaia, beraz: Garraioak.


