Zuzenean

Bigarren Kafea

«Entzun behar dugu, ulertu eta beste errealitate batzuk ezagutu eta baloratu»

Ez bitartasuna, drag mundua eta Euskal Herriko LGTBIQ+ kolektiboaren egoera ekarri dizkigu gaur Bigarren Kafera Albina Stardustek. 

Audio_placeholder

«Entzun behar dugu, ulertu eta beste errealitate batzuk ezagutu eta baloratu»

Loading player...

Stonewallen gertatutako istiluek LGTBIQ+ kolektiboaren borrokarako bidea ireki zuten, eta ordutik gaur egunera arte lanean jarraitzen dute munduko txoko guztietan kolektiboaren egoera hobetzeko. Ez balitz borroka hura aurrera eraman, gaur egun oraindik sexu bereko ezkontzak ez lirateke emango, trans pertsonentzako hormonazio programak ez lirateke egongo edota historian atzerago joanda, kolektibokoa izateagatik kartzela zigorrak jasan beharko lituzkete. 

Nahiz eta oraindik asko geratzen den egiteko, Euskal Herrian egoera horiek hobera doaz, eta bide horretan lanean jarraitzeko, garrantzitsua da erreferenteak izatea. Horietako bat da Eneko Garcia Jaurena, edota Albina Stardust Euskal Drag artista. Bera erreferente bihurtu bada ere, bakoitzak bereak bilatzea garrantzitsua dela azpimarratu du gaurko Bigarren Kafea saioan. 

Gainera, azaldu du egoera hobera badoa ere asko dagoela egiteko: «Kolektiboaren aurkako jarrerak oraindik badaude noski, baina ez dira komunitate kanpoan bakarrik ematen, barruan ere badaude». Horien aurrean hezkuntzan lanketa egitea beharrezkoa dela dio, baina etxean kolektiboaren aldeko mezuak zabaltzea ere garrantzitsua dela, eta ideia berriak ikasteko prest egon behar dela: «Entzun behar dugu, ulertu eta beste errealitate batzuk ezagutu eta baloratu behar ditugu».

Jaurlaritza Logoa