Zuzenean

Bigarren Kafea

Hizpide: «Ez ginen estilo zehatz batekin hasi eta eraldatzeko tartea utzi nahi dugu»

Segurako Hizpide musika taldea izan dugu hizpide gaurkoan gurean, euren ibilbideko lehen diskoa kaleratu berri dute, Zaurgarri, zortzi abestiko estreineko lana. Lan berri honen aurkezpen kontzertua ere burutu zuten, eta ostean, abian dira bidea sortu eta egin nahian.

Audio_placeholder

Hizpide: «Ez ginen estilo zehatz batekin hasi eta eraldatzeko tartea utzi nahi dugu»

Loading player...

Laukotea da Hizpide, Sahatsa Izagirre, baxuan; Manex Gibela, baterian; Aimar Barandiaran pianoan eta koruak egiten eta ker Francisco gitarran.

2020an abiatutako egitasmoa izaki, aldaketa batzuk izan ditu bidean gaur egungo formazioa egonkortu arte. Baina sendo etorri dira gurera, lehen lana aurkezteko aitzakiarekin taldearen sorkuntza, garapen, lehen disko eta baita etorkizunaren inguruan aritzeko asmoz.

«Egia da 2020ean sortu ginela laukote gisa, baina beste pertsona bat hasi zen gurekin, Irati, oinarriak finkatzen lagundu ziguna, baina gero hirukote gisa aurkeztu genuen taldea eta zenbait kontzertu eman ostean, taldea aberastea erabaki genuen gure pianistarekin, Aimarrekin».

Aipatu nahi izan digute hasierako taldearen dinamika hark oinarrien sendotzean izan zuen eragina eta baita denbora pasa ahala talde formazio berri honekin lortu duten sinergia ona.

«Lau pertsona oso desberdin gara, eta bakoitzak sentitzen du musika modu batera, baina saiatzen gara desberdintasunak alde batera utzi eta diziplina bidez proiektua aurrera ateratzen, gainera, gure artean ondo moldatzen gara, eta entseguetarako ondo antolatzen gara».

Hasiberriak baina sortze prozesuan eskarmentatuak. Hala esan digute. «Estudiora sartu ginenean lehen aldiz, hirukote bezala joan ginen eta Freddiri esker hainbat teklatu sartu genituen, adibidez, Aimarrekin instrumento bereziagoak ere sartzen joan gara».

Pop-rock soinuarekin defini genezake taldea baina Ikerrek azalpen sakonago bat eskaini digu.
«Ez ginen estilo zehatz batekin hasi, taldea lehenengo abestietara moldatu zen, baina eboluzionatzeko tartea utzi nahi dugu». «Nik abesti bat konposatzen nuen, taldera bidaltzen nuen, bakoitza bere arregloak sartu eta ensaioetan dena elkartzen genuen» .

Etorkizunari begira jarri ditugu saio amaieran, eta lehen disko honen aurkezpenarekin jarraitu nahi dutela esan digute, han hemenka konztertuak joz. Hori bai, argi dute norabidea zeind en. «Gure helburuak jarri behar ditugu eta kanpotik jartzen dizkiguten kateak hautsi»

Jaurlaritza Logoa