Zuzenean

Hegoi Belategi

«Kanibal hauek parte hartzen duten lasterketetan dena irabazi nahi izaten dute»

2023ko Itzulia amaituta, txirrindularitza probak emandakoaren errepasoa Naiz Irratian jarraipena egin duen Julen Goikoetxearekin. Vingegaarden garaipenaren eta podiuma osatu duten Landa eta Izagirreren lanaren balorazioa eta ibilbidearen inguruko hausnarketa besteak beste, berriemailearen ahotan.

Audio_placeholder

«Kanibal hauek parte hartzen duten lasterketetan dena irabazi nahi izaten dute»

Loading player...
Vingegaarden atzetik, Mikel Landa eta Ion Izagirre euska herritarrek osatu dute aurtengo podiuma.
Vingegaarden atzetik, Mikel Landa eta Ion Izagirre euska herritarrek osatu dute aurtengo podiuma. (Jaizki Fontaneda | FOKU)

Julen Goikoetxeak eta harekin aritutako taldeak egin dute aurtengo Euskal Herriko Itzuliaren jarraipena Naiz Irratian. «Kanibal hauek parte hartzen duten lasterketetan dena irabazi nahi izaten dute», dio Goikoetxeak lasterketaren irabazle Jonas Vingegaard daniarrari erreferentzia eginez.

Esan behar da Jumbo Vismako daniar handiak ez diela gainontzekoei aukerarik eskaini azken etapan, akaso Pogačarrekin duen gerra psikologiko horretan, berak ere baduelako gauza ikusgarriak egiteko gai dela erakusteko premia.

Baina etxeko protagonistei begira, bi izen nabarmendu behar ezinbestean, Mikel Landa eta Ion Izagirre bigarren eta hirugarren izan baitira hurrenez hurren sailkapen nagusian. Hauen inguruko hausnarketa ekarri du Goikoetxeak Asteburuko Harira, baita polemikoa izan den ibilbidearen inguruan duen iritzia ere.

Jaurlaritza Logoa