Zuzenean

Naiz Irratia

«EAJ eta PSEren akordio orokorraren ondorioz euskal politikagintza mugatuta dago»

«Aurre-kanpainaren aurre-kanpainaren aurre-kapainan» aurkitzen garela uste du Pili Kaltzadak. Maiatzeko hauteskundeei begirako hausnarketa egin dugu Iñaki Soto eta berarekin. Aztikerreko Asier Etxenikek hitzorduari begira osatu duten inkestaren ingurukoak azaldu dizkigu.

Audio_placeholder

«EAJ eta PSEren akordio orokorraren ondorioz euskal politikagintza mugatuta dago»

Loading player...
Andoni Ortuzar eta Eneko Andueza, Sabin Etxean
Andoni Ortuzar eta Eneko Andueza, Sabin Etxean (PNV)

Oraindik bi hilabete baina gehiago falta diren arren erruz biderkatu dira alderdien ekitaldi eta mitinak Maiatzaren 28ko hauteskundeei begira. Pili Kaltzada eta Iñaki Sotoren ustez herritarrak baino alderdiak daude hitzorduari begira. Parte hartzearen inguruko kezka dute biek, gakoa izango dela uste dute eta gazteek egingo dutenak sortzen die interes handiena.

Aztikerrek pasa den otsailean hegoaldeko lau herrialdeetan egin zuten inkestari begiratu diogu Asier Etxenikeren eskutik. Bi titular nagusi ditu inesketak, lehena, Nafarroan ez dela panorama gehiegi aldatuko egungo blokeei dagokionez, eta aldiz, Gipuzkoan, EHBildu eta EAJren arteko berdinketa gerta litekeela.

Zenbakietatik harago, EAEn deigarria da hauteskunde emaitze inguruan galdetuta espero denaren eta desio denaren inguruko arrakala, gehiengoak uste du EAJk irabaziko dituela hauteskundeak, baina aldiz, desioari buruz galdetuta, emaitzak asko aldatzen dira. Kaltzadak nabarmendu du berretsi egin dela herritarrek zer nolako zalantza duten nahi luketen aldaketa martxan jartzeko duten gaitasunaren inguruan, «nahiko amore emanda gaude herritarrok». Sotoren esanetan «badirudi EAJ garaitezina dela» baina berak ez du uste hala denik. EAJ eta PSEren arteko «akordio orokorrak», ordea, guztia baldintzatzen duela iritzi dio, «akordio orokor horren ondorioz euskal politikagintza mugatuta dago».

Jaurlaritza Logoa