Zuzenean

Naiz Irratia

«Zientzia eta teknologian jantzita egotea garrantzitsua da herritarrentzat»

Elhuyar aldizkariko zuzendari berri Ana Galarraga Aiestaran eta Egoitz Etxebeste Adurizek gogotsu ekin diote bideari. «Kultura zientifikoa» garatzen segiko dutela baieztatu dute Naiz Irratian.

Audio_placeholder

«Zientzia eta teknologian jantzita egotea garrantzitsua da herritarrentzat»

Loading player...
Ana Galarraga Aiestaran eta Egoitz Etxebeste Aduriz
Ana Galarraga Aiestaran eta Egoitz Etxebeste Aduriz (Naiz Irratia)

Aitziber Agirre Ruiz de Arkauteri hartu diote lekukoa Ana Galarraga Aiestaran eta Egoitz Etxebeste Adurizek. Zuzendaritza partekatuan sinesten dutela azaldu dute, «bakoitzak ditugu gure indargune eta ahulguneak, oso osagarriak gara bien artean», dio Etxebestek.

Elhuyar aldizkariaren bidez, zientzia kazetaritza «gizartearekiko konpromezu bat» da Galarragarentzat, «asko asebetetzen nau jakiteak egiten dudanak balio diola gizarteari ikuspegi kritiko bat izaten». Etxebesteren esanetan zientzia nahiz teknologia gai garrantzitsuak dira, «sekulako eragina dute gure eguneroko bizitzan», eta horregatik dute gai hauek herritarrei helarazteko helburua. Baina ez edonola, «zientzia eta teknologikak neutralak direla dioen aura bat dago, objektiboak direla, baina argi dago beste edozein arlotan bezala pertsonak daudela atzean, botere eta indar handiak, interesak ere, eta atzean dagoen hori azaleratu nahi dugu, albisteak emateko modua auzitan jarri, mezuak problematizatu nahi ditugu».

Jaurlaritza Logoa