Zuzenean

Naiz Irratia

Desazkundea, kutsadurari aurre egiteko «txertoa»

Txertoen jira-bueltan jardun gara aste honetako Zientzia solasaldian Izortze Santin eta Koldo Gartziarekin. Osakidetzako txertaketa egutegi berriaz eta kutsaduraren aurkako «txertoez» jardun gara, besteak beste.

Audio_placeholder

Desazkundea, kutsadurari aurre egiteko «txertoa»

Loading player...
Ikerketa batek ondorioztatu du munduko biztanleen %0,001a bakarrik dagoela kutsaduratik salbu
Ikerketa batek ondorioztatu du munduko biztanleen %0,001a bakarrik dagoela kutsaduratik salbu (Andoni CANELLADA | FOKU)

2023. urteko txertaketa egutegiaren berri eman du Osakidetzak, eta nobedade gisa, haurrentzat B meningokokoaren aurkako txertoa finantzatuko duela iragarri du. Albiste «ona» dela esan dute Izortze Santin eta Koldo Gartziak, aspaldian hartu beharreko erabakia zela iritzita. Ohikoa ez den gaitza izan arren, gaitz larria dela gogoratu dute, baina kontrara, oso garestia zela txertoa; alde horretatik, Osakidetzak bere gain hartzea positiboa dela uste dute.

Australiako unibertsitate batek egindako kutsaduraren inguruko ikerketa batez ere jardun gara; ondorioztatu dute biztanleriaren %0,001a besterik ez dagoela kutsaduratik salbu. ez dira harritu emaitzarekin, eta horri aurre egiteko «txertorik eraginkorrena desazkundea» dela nabarmendu dute. Arduradun politikoengan jarri dute honen gaineko ardura, neurriak berehalakoak behar lukete diote.

 

Jaurlaritza Logoa