Zuzenean

Naiz Irratia

«Pil-pilean dagoen gaia da, zer da memoria leku bat, denak gorde behar dira?»

Memoria historikoa sustatzeko Gipuzkoako Aldundia ematen ari den pausuak defendatu ditu Ion Gambra Giza Eskubideak eta Kultura Demokratikorako zuzendariak. Migrazioari dagokionez, «gizarte moduan erronka berriak ditugu eta aurre egiten asmatu behar dugu», bere esanetan.

Audio_placeholder

«Pil-pilean dagoen gaia da, zer da memoria leku bat, denak gorde behar dira?»

Loading player...
Ion Gambra, Gipuzkoako Aldundiko Giza Eskubideak eta Kultura Demokratikoa arloko zuzendaria
Ion Gambra, Gipuzkoako Aldundiko Giza Eskubideak eta Kultura Demokratikoa arloko zuzendaria (Naiz Irratia)

Memoria historikoa gordetzeko eraikuntza ezberdinak lagungarriak dira eta bide horretan, besteak beste, Ezkaba edo La Cumbre memoria gune bilakatuko dira. Ion Gambra, Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideak eta Kultura Demokratikoa arloko zuzendariarentzat «konplexua» da memoria guneen auzia, «momentu honetan pil-pilean dagoena gaia da». Galdera batekin ekin dio hausnarketari, «zer da memoria leku bat?», eta beste batekin jarraitu, «denak gorde behar dira?». Cambrak azpimarratu du gerra zibila herri guztietara iritsi zela, esanguratsuak izan daitezkeen eraikin eta leku asko daudela, baina adierazi du zehaztu egin behar dela memoria leku bat zer den eta guztiak mantentzea zail izan daitezkeenez «lehentasunak ezartzea» litzatekeela egokiena.

Memoria eta aitortza uztartuz, gerra garaian erbesteratu behar izan ziren 10.000 haur baino gehiago identifikatzea lortu du Gipuzkoako Aldundiak. Orain arteko zenbatekoa 2.000koa zen, beraz, «salto handia» eman da egiazki gerraren ondorioz herrialdea utzi behar izan zuten haurren errealitatea jasotzeari dagokionean, Larunbat honetan, martxoaren 18an, aitortza ekitaldia egingo da Donostian, «gerra zibilaz aritu izan garenean gudariak edo milizianoak aipatu izan ditugu, agian albo batera utzi dira emakumeak nahiz haurrak». Balio berezia dute gainera garai hartako haurrek gerra zuzenean bizi izan eta testigantza eskeini dezaketen bakarrak direlako. 10.000 haur horietatik 130 bat daude bizirik une honetan.

Migrazioa, «erronka berriei aurre egiten asmatu beharra»

Migrazioa «oso gai zabala» dela zehaztuz, Irun eta Hendaia arteko mugan jarri du fokua, «lehen urruti ikusten genituen irudiak orain gure etxean ikusten ditugu» eta baieztatu du «ardura handia» eragiten diola egoerak Aldundiari. «Batzuentzat», azal kolore konkretu bat dutenentzat muga itxita egotea «onartezintzat» jo du.

Horrekin batera, kalean bizi diren migranteengatik ere kezka agertu du, atzerritartasun legearen ondorioz euren egoera ezin erregularizatu kalean bizi diren pertsonen egoeragatik, «gizarte moduan erronka berriak ditugu eta aurre egiten asmatu behar dugu».

Jaurlaritza Logoa