Zuzenean

Bigarren Kafea

«70eko hamarkadan filmeek aktibitatea zuten ardatz, egun kontakizuna zinematografikoagoa da»

Abenduan Bilbon egindako Mendi Film Festival zine jaialdian sarituak izan ziren filmak Tolosan daude ikusgari martxoaren 6tik 8ra.

Audio_placeholder

«70eko hamarkadan filmeek aktibitatea zuten ardatz, egun kontakizuna zinematografikoagoa da»

Loading player...

Hamahirugarrenez egingo da Mendi Tour Tolosan martxoaren 6tik 8ra. Abenduan Bilbon egindako Mendi Film Festival jaialdian sarituak izan ziren eta epaimahaiaren aipamen bereziak jaso zituzten pelikulak ikusteko aukera izango da hiru egunez 19:30ean Leidor Aretoan. Jaialdiko komunikazio arduraduna den Aitor Elduaien Mateok kontatu dizkigu Tolosako hitzorduaren nondik norakoak.

«Olatu moduko bat izan da Mendi Filmekin gertatu dena» Elduaienen aburuz. Duela urte batzuk, irudi ikusgarriz osaturiko pelikulak egiteko joera zabalduagoa zegoen agian baina azken urteetan istorioak kontatzen diren pelikulen eskaintza asko zabaldu da. «Teknologiak ere horretan lagundu duela» gaineratu du Elduaienek. Aktibitatea ardatz zuten filmeetatik kontakizun zinematografikoetara igaro garela gaineratu du.

BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdian sari ezberdinak jaso dituzten pelikulek osatzen dute Tolosako eskaintza. Ikusleen saria, gazte saria, euskal pelikula onenaren saria eta epaimahaiaren aipamen bereziak jaso dituzten pelikulak eskainiko dira. Eta horiekin batera, asteazkenean jaialdiko sari nagusia eta epaimahaiaren saria jaso zituzten bi filmak eskainiko dira. 

Entzun Aitor Elduaien Mateorekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.

Jaurlaritza Logoa