Zuzenean

Naiz Irratia

«Lodiak moralki ez gaude ondo ikusiak»

Obesitatearen nazioarteko egunarekin bat eginez, ‘Lodiok Harro!’ eguna antolatu dute Gasteizen larunbat honetan. Loditasuna politizatzeko garaia dela aldarrikatu du Laura Galarrek.

Audio_placeholder

«Lodiak moralki ez gaude ondo ikusiak»

Loading player...
Lodifobiaren aurkako aldarria
Lodifobiaren aurkako aldarria

Martxan da militantzia lodia, martxan dira lodifobiaren aurkako ekintzaileak eta larunbat honetarako ‘Lodiok Harro!’ eguna antolatu dute Gasteizen. Iazko irailean ‘Jatunaldiak, Ezin Kabitu’ ekimena antolatu zutenek ere bat egin dute obesitatearen nazioarteko egunean lodifobiaren salaketa lau haizetara zabaltzeko hautuarekin; «bada garaia loditasuna politizatzeko, serio hartzeko, eta despatologizatzeko».

Laura Galarren esanetan oso zabalduta dago lodifobia eta espresio ugari ditu. Irainak daude batetik, espazio ezberdinetan egoteko ezintasuna bestetik, eta komentarioak, baita gertukoenenak ere, lodi izatearen aurka. Magda Piñeiro aktibistak lodifobiaz aipatu ohi dituen hiru ardatzak ekarri ditu gogora: morala, osasuna eta edertasuna.

Loditasuna osasun faltaren isla ote den galdetuta, Galarrek kritikatu du pertsonaren inguruko informazioa izan gabe argaltzeko beharra zuzenean eta kasu guztietan planteatzen dela eta dietek batzuetan ondorio negatiboak dituztela. Lodien osasuna hobetzeko, besteak beste, jasaten duten gutxiespena desagertzea lagungarri izango litzatekeela azpimarratu du

Larunbat honetan, beraz, ‘Lodiok Harro’ eguna ospatuko da Gasteizen. 13.00etan ‘kalejira lodia’ antolatu dute Bollerias plazatik, 17.00etan asanblada lodientzat emakumeen etxean, ondoren Warras Bizarras ikuskizuna Matxete plazan, ‘poteo lodia’ 20.00etan eta amaitzeko Bad Sound Sister Hala Bedi tabernan.

Jaurlaritza Logoa