Zuzenean

Bigarren Kafea

«200 pertsonako talde bat bi urtean ez haserretzea da arrakasta»

Irratitik ezagutzen du askok eta bere ustez «oso erromantikoa da, normalean bakarka entzuten baitu jendeak eta pertsona bakarrarentzat ari naizela pentsatzen dut». Gauza asko maite ditu: bakarrizketak egitea, ipuin dantzatuak... «Ez naiz oso dantzari ona, baina atzean bi dantzari bikain ditut».

Audio_placeholder

«200 pertsonako talde bat bi urtean ez haserretzea da arrakasta»

Loading player...

Toti Martínez de Lezearen La Bretxa liburua irakurri eta musikala egiteko aukera ikusita, bere etxera joan zen Valen Moñux bergarararrekin eta Totik hauxe esan zien musikala egin nahi zutela kontatzean: «burutik jota zaudete, baina burutik jota daudenak, nire etxera ongi etorriak dira». 

Horrela, bi urtez lan hau entseatzen egon dira, baina aurretik, beste 3-4 urtez konposizio, lanketa, eta beste egin behar izan dituzte. Hori guztia jende askoren elkarlanari esker lortu ahal izan da. 

Lanak izandako arrakastaz baino harroago ondokoagatik dago: «200 pertsona horiek bi urtez lanean aritu garenean ez dugu haserrerik izan eta proiektu polita atera da, lortu den energia eta emozioarekin». Hasieratik argi zuen ez zuela nobela kontaminatu nahi eta gainera kronologikoki erreala izatea nahi zuen «eta horiek izan dira buruhausterik handienak». 

Musika beretzat zer den galdetzean, «bizitza sentitzeko bide bat da, emozioa». «Edozein txokotan dago musika eta horrek hainbat gauzekin lotzen gaitu, eta niretzat gauza horiek emozioa dira».

Entzun Oihan Vegarekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.

Jaurlaritza Logoa