Zuzenean

NAIZ Irratia

Isa Egiguren: «Italia ahalegin guztiak egiten ari da gu itsasotik kanpo mantentzeko»

Aita Marik amaitutzat eman du bederatzigarren misioa. Azken lehorreratzean, Ortonan, dispositibo polizial «ikaragarria» topatu zuen eta honek balizko inspekzio baten zurrumurruak zabaldu ditu. Isa Egiguren Itsas Salbamendu Humanitarioa GKEko kideak ez dela ikuskatzerik egon baieztatu du.

Audio_placeholder

Isa Egiguren: «Italia ahalegin guztiak egiten ari da gu itsasotik kanpo mantentzeko»

Loading player...
Aita Marik Ortonako portuan lehorreratu zituen azken erreskatatuak.
Aita Marik Ortonako portuan lehorreratu zituen azken erreskatatuak. (Ximena BORRAZAS | SMH)

Azken misioa Giorgia Meloniren Exekutiboak ezarritako azken arauen baldintzapean gauzatu da. Honela, erreskate bakoitzagatik, lehorreratze bat burutu behar izan du Aita Marik. Isa Egigurenek dio molde berriak heriotza gehiago eragiten dituela. «Heriotzak zuzenean lotuta daude politikarekin. Meloniren eskuin muturreko politikaz hitz egiten dugu, baina oroitarazi nahi dut Europako gainontzeko herrialdeek lege hauek babesten dituztela. Turkia, Libia eta Marokori milioiak ordaintzen zaizkie errefuxiatuak atxiki ditzaten. Momentu honetan ez dago erreskate ontzirik itsasoan. Honek esan nahi du egun hauetan posible dela jendea itota hiltzea, eta ez dago hori salatzeko inongo lekukorik».

«Legeak betetzea» eskatu du Egigureneak, hala nola, «gertu» dauden portuak esleitzeko. Politikariei «erantzun globala» zein «egiturazko neurriak» eskatu dizkie. 

Senegalgo arrantzaleak

Arrantza lizentzien banaketak Senegalen izan dituen ondorioak argiki azaldu ditu Egigurenek. 2020an, lizentziak Txina eta Europako herrialdeen artean banatu ziren. «Arrantzale tradizionalak lanik gabe gelditu eta pateretan etortzen hasi ziren. Afrikako arraina nahi dugu, baina ez ditugu migratzaileak maite».

Aita Mari ontziaren hamargarren misioa maiatzerako aurreikusi du Isa Egigurenek.

 

Jaurlaritza Logoa