Zuzenean

Bigarren Kafea

«Dituzten baliabide urriekin egiten duten guztia egiteak sekulako meritua du»

Otsailaren 17an abiatu ziren Maria Saldaña, Oihane Zubizarreta, Oihana Moreno eta Fatimatu Zenan Saharako kanpamentuetara. Bere garaian Gasteizko erizaintza ikasle talde batek sortutako ‘Erizainak Saharan’ elkarteko kideak dira eta kanpamentuetako osasun baldintza eskasak hobetzen saiatzen dira.

Audio_placeholder

«Dituzten baliabide urriekin egiten duten guztia egiteak sekulako meritua du»

Loading player...
Saharako kanpamentuetan dira 'Enfermeros en el Sahara' elkarteko kideak.
Saharako kanpamentuetan dira 'Enfermeros en el Sahara' elkarteko kideak. (Bigarren Kafea)

Kanpamentuetan bizi direnek beraien artean antolatzeko duten gaitasunak harritu ditu. Bertako ospitaleetan material eta pertsonal falta zegoela bazekiten baina bertatik bertara ikusi dutena espero zutena baino okerragoa dela aitortu dute. Erietxe batzuetan ez dago ez medikurik, ez eta erizainik ere. Bertan lanean ari direnak erizaintzako ikasleak dira eta beraiei ez dagozkien erabakiak hartzera behartuta aurkitzen dira. Jendearen hurbiltasunak harritu ditu. Euskal Herritik joandako kide bakoitza etxe batean dago lotan eta bertakoen eskuzabaltasuna azpimarratu dute.

Kanpamentuetan dagoen erizaintza eskolan formakuntzak ematen ari dira. Euskal Herritik bertara joan aurretik material bilketa handi bat ere egin zen eta han bildutako osasun materiala banatzen ere ari dira. 300 kilo eraman dituzte.

Bost probintziatan banatuta daude errefuxiatuen kanpamentuak eta bakoitzak bere ospitalea du. Bost probintzientzako ospitale nagusi bat ere badago eta bertara kasurik larrienak iristen dira. Ospitale horietako beharrak edozein ospitaleetako berdinak dira. Ahozko antibiotikoak, hipertentsioa zaintzeko medikamentuak, anemiari aurre egiteko botikak… 

Entzun ‘Erizainak Saharan’ elkarteko kideek kanpamentuetatik kontatu digutena Bigarren Kafean.

Jaurlaritza Logoa