Zuzenean

Bigarren Kafea

«Bertan bizitzeko eskubidea bermatu nahi badugu, neurriak hartu behar dira»

Ipar Euskal Herrian etxebizitzaren inguruan gero eta hedatuago dagoen arazoari aurre egiteko helburuarekin sortu zen Herrian Bizi plataforma. 40ren bat eragile sozial, sindikal eta politiko biltzen dira bertan gaur egun eta apirilaren 1erako mobilizazio egun bat antolatu dute Baionan.

Audio_placeholder

«Bertan bizitzeko eskubidea bermatu nahi badugu, neurriak hartu behar dira»

Loading player...
'Herrian Bizi-Se Loger au pays' plataformako kideek otsailaren 6an pentsaurrekoa egin zuten Biarritzen.
'Herrian Bizi-Se Loger au pays' plataformako kideek otsailaren 6an pentsaurrekoa egin zuten Biarritzen. (Guillaume FAUVEAU)

Ainize Butron plataformako kidea izan da Bigarren Kafean eta «plataforman elkartzea modu kolektiboan indar handiagoa egiteko erabakia izan dela» aitortu digu. Gero eta gehiago dira turismora bideraturiko etxebizitzak eta horrek bertan bizi nahi dutenentzako eskaintza murrizten du. «Gurasoen etxetik atera nahi duten gazteek hainbaten artean alokatu behar izaten dituzte etxebizitzak, gurasoen bigarren etxeren bat ez badute behintzat». Butronek azaldu duenez, 50 metro koadroko etxebizitza batengatik 700 euro ordaindu behar da hileko Baionako Espiritu Sainduaren auzoan.

Apirilaren 1eko mobilizazio egunari begira, egun osoko egitaraua antolatu dute. Goizetik hasita ekintza ugari izango dira Baionan eta 15:00etan abiatuko den manifestazioa izango da hitzordu nagusia. Aurreko mobilizazioan 8000 pertsona batzea lortu zuten eta «kopuru hori gainditzea da helburua».

Mobilizazio egun horren ereserki modura musikari ugarik parte hartu duten abesti eta bideoklip bat argitaratu ditu plataformak. «Eskerrak eman behar dizkiegu abestian eta bideoan parte hartu duten guztiei, denbora tarte laburrean egin behar izan dutelako guztia».

Entzun Ainize Butronekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.

Jaurlaritza Logoa