Zuzenean

NAIZ Irratia

Asier Blas: «AEBk hasieratik erabaki zuen gerra luzea izango zela, Errusia higatu behar zelako»

Urtea bete da Ukrainan gerra hotsa hasi zenetik. Urtebetean asko aldatu da egoera. Putinek aginduriko operazio berezia motza izango zela zirudien. Asier Blas EHUko irakasleak ez zuen espero Errusiak inbasioa hasiko zuenik.

Audio_placeholder

Asier Blas: «AEBk hasieratik erabaki zuen gerra luzea izango zela, Errusia higatu behar zelako»

Loading player...
Asier Blas EHUko politika zientzietako irakaslea.
Asier Blas EHUko politika zientzietako irakaslea. (NAIZ)

«Bi-hiru astetan Kievera gerturatu, bertako gobernua eserarazi eta bake akordioren bat sinatu edo Minskeko bake-akordioak berreskuratu». Hauxe da Asier Blas politika zientzietako irakasleak 2022ko otsailean zuen aurreikuspena.

365 egun igaro ondoren egoera konpontzeko zantzurik ez du ikusten. «Hau ere gerra urtea izango da ziurrenik», onartu du Blasek. Bi aldeek ez dituztela negoziatzeko «pizgarririk» deitoratu du. Azken aukera martxoan Israelek bideraturiko bitartekaritza izan dela azaldu du, AEB eta Erresuma batuaren «sabotajea» heldu arte.

Jaurlaritza Logoa