Zuzenean

Bigarren Kafea

Doinuetatik Haratago | Iñigo Goñi

Iñigo Goñi izan da aste honetako 'Doinuetatik Haratago' tarteko gonbidatua. Bere abesti kuttunen zerrenda osatu digu, bere bizitzan musika ardatz handi bat dela azpimarratuz.

Audio_placeholder

Doinuetatik Haratago | Iñigo Goñi

Loading player...
Iñigo Goñi Doinuetatik Haratagon.
Iñigo Goñi Doinuetatik Haratagon. (Bigarren Kafea. )

 

«Txikitatik izugarrizko pasioa sentitu dut musikarekiko eta esango nuke melomano samarra naizela» aitortzen du Goñik, eta gaineratu du: «Betiko musika asko gustatzen zait baina baita produkzio berri eta azken nobedadeei adi egotea ere».

Lehen kantu kuttun bezala Weval taldearen 'Forever' kantua ekarri digu, jazz edota trip-hop estiloaren baitan kokatu duena. Aipatu digu Alejo lagunak gomendatu dion abestia dela, elektronikaren mundu ohikoa gaur egungo ezaugarri berriekin uztartzearen adibide garbia.

Bigarren kantu kuttuna Domi & JD Beck taldearen 'Take a chande' izan da, «Bi gaztetxo dira, jazz munduko errebelazio gisa hartu ditu jende askok, oso gauza originalak egiten ari dira eta kolaborazio pila ere aurki daitezke diskoan».

Hirugarren kantu kuttuna Janelle Monae abeslariaren 'Float' abestia izan da. «Entzun bezain laister Rihanna ekartzen du gogora, baina askoz alternatiboagoa da hau, melodia izugarriak, produkzio zaindua, eta ondo abesteaz gain, ondo rapeatzen du. Dena du».

Azken kantu kuttuna Fred again artistaren 'Delilah (pull me out of this)' izan da. Azken hilabeteetan Erresuma Batuak eman duen fenomenoetako bat.
«Ez naiz EDM (electronic dance music) zalea bereziki, baina artista honek erakarri nau, artista askorekin kantuak idatzi izan ditu, covid garaian singleak argitaratzen hasi zen eta azken aldian ospea handia lortzen ari da».

Jaurlaritza Logoa