Zuzenean

NAIZ
Elkarrizketa
Iñaki Goñi
Aita Mariko medikua

«Gure lana egingo dugu eta espero dugu agintariek eurena egitea»

Mediterraneorako bidea hartu du berriro ere Aita Mari ontziak. Eskifaiako kide bakoitza partitu aurreko lanetan ari dela hitz egin dugu eurekin. 

Audio_placeholder

«Gure lana egingo dugu eta espero dugu agintariek eurena egitea»

Loading player...
Asteburuan irtengo da Aita Mari ontzia.
Asteburuan irtengo da Aita Mari ontzia. (SMH)

Castellongo portu zuzendaritzak itsasora irteteko baimena eman dio Aita Mari ontziari. Hala baieztatu du NAIZ Irratian eskifaiako kide den Mikel San Sebastianek. «Baimena jaso dugu. Lehengo astean egin genuen berrikusketaren ondorioz, inspektoreak eta Castellongo kapitainak zorionak eman zizkigun Aita Mariren egoera ona dela eta». Soilik eguraldiak baldintza dezake irteera. «Kapitainak eguraldia ikusi ondoren esango digu. Irteera asteburu honetan bertan izatea espero dugu», erantsi du. [Eguneratua: Ostiralean irtengo da Aita Mari]

«Pozik» jaso dute erabakia. Izan ere, ezekoaren beldur ziren. Halako ikuskapen bat duten bakoitzean gertatzen zaien moduan. Ikuskapen hauetan jakin badakite «erabaki politikoengatik» baiezkoak ala ezezkoak etor daitezkeela, San Sebastianek adierazi duen moduan.

Bederatzigarren misioak jarraipena emango die Erdialdeko Mediterraneoan egindako aurrekoei. Helburutzat dute «noraezean dauden errefuxiatuak lagundu eta portu seguruetara eramatea», zehaztu dute. Iñaki Goñi medikuak euren lana egingo dutela berretsi du, lehorrean topatuko dituzten zailtasunez gaindi. «Gauza bat da zer aurkitzen dugun eta nola ateratzen diren gauzak aurkitzen ditugun pertsonekin itsasoan. Baina portuetan topatuko dugun egoera ezezaguna da. Gure lana egingo dugu, eta espero dugu agintariek eurena egitea».

Aurreko egunetako prestaketa egunak ere jarri ditu mahai gainean.«Bizitzen ari garen momentu hau, aurreko lan guztiarekin, prestakuntzarekin ere, harrituta nago. Sekulako lana egiten da-eta».

Erreskate teknika eta harreta protokolarioetan jarri du fokua azken orduetan eskifaiak. «Prestatuak» daudela deritzo Iñaki Goñik, bere bigarren misiora bidean. Gogora ekarri duenez, lehena Covid-ak markatu zuen, berrogeialdi eta «neurri oso zorrotzekin». Aldiz, Mikel San Sebastianentzat lehen aldia izango da. Orain arte, komunikazio lantaldeko kideek lurretik jarraitu izan dituzte erreskateak.

Italiako espedientea

Aita Mari ontziari zabalduriko zigor espedienteaz, Mikel San Sebastianek zehaztu du, portu ezberdinetan gauzatzen den kontrol berdina baliatu zela, ontzia ahal bezain beste geldiarazteko. «Inspekzio gogorrak egitea Italiaren estrategia zen, itsasontziak ahalik eta denbora gehien geldirik egoteko».

«Nazioarteko legedia eta giza eskubideak jokoan daude»

Italiako Gobernuaren «estrategia aldaketaz» ohartarazi du Mikel San Sebastianek. «Ahalegin guztiak egin zituzten lehorreratze selektiboak eginez». Kapitainen ezezkoa eta Europak egin dezakeen presioak egoera alda dezakeela, zehaztu du.

 

Jaurlaritza Logoa