Zuzenean

Oinatz Aizpuru
Elkarrizketa
ROBERTO OGETA
Arabako suhiltzailea Turkian erreskateak egiten

«Lehen hiru edo bost egunak oso garrantzitsuak dira»

Accion Norte GKEren baitan Euskal Herritik sei suhiltzaile joan dira lurrikaran azpian harrapatuta dauden lagunak erreskatatzera. Roberto Ogeta da haietako bat eta ahal dutena egingo dutela ziurtatu digu. «Lehen hiru edo bost egunak oso garrantzitsuak dira pertsonak bizirik ateratzeko».

Audio_placeholder

«Lehen hiru edo bost egunak oso garrantzitsuak dira»

Loading player...
Miembros de la defensa civil siria, conocidos como Cascos Blancos, buscan supervivientes tras un terremoto en la aldea de Shalakh.
Miembros de la defensa civil siria, conocidos como Cascos Blancos, buscan supervivientes tras un terremoto en la aldea de Shalakh. (Muhammad HAJ KADOUR | AFP)

Kurdistan, Siria eta Turkian izandako lurrikaran nazioarteko laguntza ari da ailegatzen zonalde batzuetara, baita modu boluntarioan erreskateak egitera doazenak ere. Gisa horretan joan dira Accion Norte GKEren baitan Arabako sei suhiltzaile. Haiei batu zaizkie aireportuan bertan zamorar bat eta kanariar bat. Roberto Ogeta da arabar hauetako bat eta behin Turkian lurrartuta hedabideei ez dietenez erantzungo, NAIZ Irratian izan da gaur goizean.

Lurrikaretan ez dute esperientziarik, baina bai erreskateetan. «Oihaneko suteetan izan gara; Poloniara ere joan gara janaria eta tresnak eramatera, eta errefuxiatuak ekartzera; Grezian eta Saharan ere izan gara; Nikaraguan hango suhiltzaileei formakuntza ematen egon gara... espero dugu misio hau azkena ez izatea», aipatu du Ogetak. 

Lehen orduak «oso garrantzitsuak» dira pertsonak hondakinen artetik bizirik ateratzeko, lehen hiru-bost egunak zehazki. Txakurren laguntza izatea espero dute, eta horrek lanak asko azkartuko dizkie. Hala ere, azpimarratu du baldintza metereologikoek eta eraikinak nola egin diren eragiten duela epe horretan. 

Beharrezkoa duten material guztia daramate: lo-zaku, kanpin denda, janari eta erreskaterako beharrezkoa duten makinaria oro. Hango erakundeekin koordinazioan ariko dira hilaren 14an Euskal Herrira itzuli arte. Adanara iritsi eta berehala jarriko dira erreskateak egiten.

Atera aurreko orduak «eromena» izan dira Ogetaren esanetan, dena azkar egin behar, hegaldia eta materiala lortu, baina lankide eta lagunen bultzadarekin lortu dutela aitortu du.

«Jendearen indarrarekin lortu dugu misioa aurrera ateratzea. Gure materiala eraman dugu: generadoreak, mota guztitako tresnak, gure janaria, gasolina sartzeko latak, botikina, lo egiteko dendak eta esterillak...», kontatu du. 

15.50ak inguru iritsiko dira Adanako aireportura, eta beratik erreskate eremuetara mugituko dira. Ikusiko eta biziko dutenaren zain, hurrengo deian kontatuko digula esan du, orain kontzentratu eta lana ahalik eta egokien egitea dute asmoa.

Jaurlaritza Logoa