Zuzenean

NAIZ Irratia
Donostia
Elkarrizketa
Bingen Zupiria
Eusko Jaurlaritzako bozeramailea

«Lezetxikin babestuta dagoen ingurua ez da ukitu»

Eusko Jaurlaritzaren esanetan Arrasaten Lezetxiki inguruan Abiadura Handiko Trenak kaltetu duen eremua ez da babestua dagoen eremukoa, Lakuak ez du inolako ekimenik egitea aurreikusten. 

Audio_placeholder

«Lezetxikin babestuta dagoen ingurua ez da ukitu»

Loading player...
Bingen Zupiria NAIZ Irratiaren estudioetan
Bingen Zupiria NAIZ Irratiaren estudioetan (Irekia | .)

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan Abiadura Handiko Trenaren lanek Arrasateko Lezetxiki inguruan kaltetu duten eremuak ez du babesik, «babestutako eremuaz harago badago beste bat zabalagoa galeriaz eta zuloz betea dagoena eta ondarearen ikuspegitik inolako babesik ez duena, horietako batean gertatu da kalte hau». 

Jaurlaritzak ez du gertatutakoaren inguruko zuzeneko informaziorik, «espeleologo talde honek kaleratu dituen irudien bitartez» ezagutu dutela auzia azaldu du Zupiriak NAIZ Irratian. 

AHTren lanek, «dudarik gabe inguru guztian eragina dutela» aitortu du Zupiriak eta horregatik «ahalik eta inspekzio eta kontrolik handiena» egiten ari dela lan hauetan, «kalte hori ahalik eta txikiena izan dadin». 

Lanek Lezetxiki inguruan izan duten eragina ezagututa ekimenik aurreikusten duten galdetuta, ezetz dio Zupiriak: «kultura ikuspegitik babestuta dagoen ingurua ez da ukitu, beraz ez dagokigu guri arlo horretan sartzea».

ESI Donostialdearen azalpenak? Sagarduik

 Donostialdeako ESIan sortu den krisiaz, konponbidean urratsak ematen ari direla azpimarratu du Zupiriak. Oposizioko taldeek osasun eremu horretako arduradunen agerraldia eskatu dute Legebiltzarrean, EAJk eta PSEk aurreratu dute ez dutela baimenduko. Zupiriak gobernua babesten duten bi alderdien posizioa bere egin du, esanez arduradun horiek «konfiantza politikotik izendatuak» izan zirela, egitura baten parte direla eta egitura horren burua Gotzone Sagardui Osasun sailburua den neurrian honek Legebiltzarrean emandako azalpenak nahikoa direla. 

Lakuako Gobernuko bozeramaileak begi onez dakusa Espainiako Gobernuak iragarritako gutxieneko soldataren igoera, «bizitzaren garestitzeari aurre egiteko beharrezkoa da» eta bere exekutiboak egoera zaurgarrienean direnen egoera hobetzeko jarritako neurriak azpimarratu ditu. 

Jaurlaritza Logoa