Zuzenean

Bigarren Kafea

«Gu pozik ginen egindako lanarekin baina egin genuenean harrituta gelditu ginen erantzunarekin»

Telebistan, antzokietan eta filmetan aritutakoa da Iñigo Aranburu, eta gaur gurera etorri da haren ibilbideaz hitz egitera, baita Ez naiz inoiz Dublinen egon antzerkiaren inguruan hitz egitera ere.

Audio_placeholder

«Gu pozik ginen egindako lanarekin baina egin genuenean harrituta gelditu ginen erantzunarekin»

Loading player...

Antzeri munduan txikia zenean hasi bazen ere, diseinu ikasketak egin zituen gurasoek beste zerbait ikasteko esan baitzioten. «Ez nintzen ausartu gurasoei ezezkoa esaten, eta diseinua ere gustatzen zitzaidanez hori ikasi nuen». Bartzelonara joan zen lanera, eta bertan lanetik atera zen egun batean zerbait gehiago egiteko beharra sentitu zuen, beraz, antzerki eskola txiki batean hasi zen. 

Antzerki mundua gustuko zuela konturatu zen eta bide hori hartzea erabaki zuela kontatu digu gaur. «Euskal Herrira itzuli nintzen aita hil zenean eta hemen urtebete pasa nuen, lanean hasi nintzen eta hemen gelditu nintzen», esan du. Telesailak egin zituen, eta beranduago Handia filmaren kastinean sartzea lortu zuen. 

Arrakasta handia izan zuen filmak eta festa ezberdinetan ibili zela esan du, baina joko modura hartu zuela: «Badaezpada horrela hartu nuen, bukaera bat izango zela banekielako eta ez nuelako igotzea nahi». 

Gaur egun Ez naiz inoiz Dublinen egon antzezlanarekin dabil herriz herri eta antzokiz antzoki jendeari barreak sortzen. «Hasieran ez genekien zer espero, baina jendearen erantzuna zoragarria izan da, eta gu lau antzezleon arteko harremana ederra da».

Jaurlaritza Logoa