Zuzenean
Euskarak bizi duen oldarraldi judiziala tokian tokiko sententzia ezberdinetan oinarritu arren, continuum bat badagoela salatu du Idurre Eskisabelek. Egun, botere judizialak arauak sortzen dituen legegileari «gaina hartu» izana, gaitzetsi du. Gatazka aldarrikatzeko, langileen eskubideak eta hizkuntz eskubideak kontrajarri izanak «oso dikotomia faltsua» eragiten duela zehaztu du.
Kezken artean, Kontseiluak begiz jota du euskararen erabilera. Euskal Herriko hiru administrazioek ezarritako politika ezberdinek ez dutela esperotakoa bete, esan du Eskisabelek. Adibidetzat jarri du hezkuntza. «Garai batean egin zen ekuazioan, hezkuntza euskaldunduz, erabileran itzuliko zenaren ustea ez da gertatu».
«Bizikidetza, kohesioa eta justizia soziala»
2023an, urrun dagoenarengana gerturatzeko nahia du Euskalgintzaren Kontseiluak. Norbanako eta sektore anitzetara jotzea aurreikusten du, bizikidetza eta kohesioa, «eskubide berdintasunera» bideratzeko.